BILERARIK EZ

Posted: 2012/11/22 in LEGEBILTZAR BASKONGADOA

Jaurlaritzak bertan behera utzi du boterea nola eskualdatu aztertzeko bilera, EAJrekin haserre

PSE-EEko eta EAJko ordezkariak gaur ziren batzarra egitekoak.

Jeltzaleek Jaurlaritzari berriro eskatu diote ez dezala har bere agintalditik kanpo geratuko diren erabakirik.

Eusko Jaurlaritza eta EAJ gaur ziren boterea nola eskualdatu aztertzekoak, Gasteizen bilera bat eginda, baina Patxi Lopezen gobernuak batzarra ez egitea erabaki du goizean, horretarako baldintzarik ez dagoelakoan, iturri jeltzaleek Efe berri agentziari esan diotenez. PSE-EEri ez zaio gustatu jeltzaleek datu batzuen inguruan azken egunetan izandako jokabidea. Adibidez, Jaurlaritzak uste du EAJk bileran 640 milioiren balioko konpromiso batzuk geratzeko eskatuko ziola.

Idoia Mendia jarduneko Jaurlaritzaren bozeramaileak eguerdian esan du EAJk eskuartean dituen datuak partzialak eta gezurra direla.

EAJk Jaurlaritzaren erabakia deitoratu du. “Euzko Alderdi Jeltzalearen pentsamenduan, hitzartuta zegoen bilera hori diskrezio giro batean burutzekoa zen, elkarrizketa erraza aurrera eraman ahal izateko, eta halako kasuetan eska daitekeen behar besteko konfiantzarekin, datozen egunotan burutuko den gobernu trantsizioa normaltasun osoz egitea bermatzeko”.

EAJk gaur berriro eskatu dio Jaurlaritzari bere agintalditik kanpo geratuko diren erabakien edo gastuen inguruko akordiorik ez dezala hark, eta lan edo zerbitzu berririk esleitu ez dezala. 

Mendiak atzo zioen, boterea eskualdatzeko sistema aztertzeaz gain, Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko liskarren iturri diren hainbat gairi buruz ere mintzatuko zirela. Horien artean premia berezia du EAEko administrazio publikoko funtzionarioen Gabonetako sariari dagokionak. Gobernu sozialistari dagokio erabakia hartzea, eta, Espainiako Gobernuaren aginduari muzin eginda, EAEko 70.000 funtzionarioei saria ordaintzearen alde dagoela esana du. Jaurlaritzak hori ordaintzeko “dirua eta borondatea” badituela esan du Mendiak. Baina Jaurlaritzaren agintea eskuz aldatzear dela eta, gaia EAJrekin aztertu beharra duela adierazi du.

Beste gai batzuk ere izango dituzte mahai gainean PSE-EEko eta EAJko agintariek aipatutako bileran; besteak beste, botiken berrordaintzea, etorkinei eman beharreko arreta eta osasunari zein hezkuntzari dagozkien murrizketak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s