“EGIA BIDE, ASKATASUNA AMETS”

Posted: 2012/11/20 in berria

Bake prozesua “bururaino” eramateko konpromisoa azaldu dute Brouarden eta Muguruzaren omenaldian

 

Gaur dira 28 eta 23 urte Santi Brouard eta Josu Muguruza Herri Batasuneko kideak hil zituztenetik, eta Bilbon omendu ditu ezker abertzaleak.

Ezker abertzaleak omenaldia egin die biei, urtero bezala. 12:00etan, Ametzola plazan Brouarden oroimenean jarritako monolitoan, eta 12:30ean, Errekalden Muguruzaren omenezkoan. Lore eskaintza egin dute, eta ekitaldian izan dira, besteak beste, Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitano, Amaiurreko Espainiako Kongresuko eledun Xabier Mikel Errekondo eta ezker abertzaleko kide Tasio Erkizia.  Arratsaldean, 19:30ean, Esperantza frontoian Egiari Zor fundazioak Egia bide, askatasuna amets lelopean antolatutako ekitaldian parte hartzeko deia ere egin du.

Ezker abertzaleak bake prozesua “bururaino” eramateko konpromisoa duela azaldu du Joseba Permachek: “Santik eta Josuk bizitza eman zuten agertoki demokratiko bat ireki eta irtenbide eta negoziazio politikorako prozesu bat lortzeko”.

Bilbon zuen kontsultan hil zuen GALek Brouard. Muguruza, berriz, Madrilen hil zuten; HBko diputatuek Espainiako Kongresuaren eraketan hartu behar zuten parte  azaroaren 21ean, baina tiro egin zieten bezperan. Atentatu berean Iñaki Esnaola larri zauritu zuten.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s