“DENBORA”

Posted: 2012/11/20 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

“Denbora” aurkeztu da, U12ko mobilizaziora begirako laburmetraia

 

http://www.youtube.com/watch?v=wiOw2IzH2lA&feature=plcp

Lander Garro zuzendari, Eider Rodriguezek idatzitako gidoia oinarri, Gotzon Sanchez eta Matxalen de Pedro aktoreak protagonista eta Juantxo Sardon argazkilari lanetan aritu dira “Denbora” izeneko lan honetan”.

Denbora:

Existentziari lapurtutako zati bat da kartzela. Epaile batek zigorra ebazten duen unetik, presoaren kartzelaldia denboraren mugari lotuta dago. Bizitzaren epe jakin bat eman beharko du giltzapean, eta, honenbestez, denbora hori ez da bere denbora izango.

Presoa zain dago, zain egotea nahitanahiezkoa du, eta zigorraldia den epe hori ahalik eta azkarren pasatzea nahi luke, bere bizitza ez dagoelako kartzelan, kartzelatik kanpo baizik. Presoak, beraz, existentziak eman dion ondare bakarraren kontra, denboraren kontra lehiatu beharko du: paradoxa mingarri horretan bizi da.

Presoak bixita hartzen duenean, ordea, dena aldatzen da. Denboraren aurkako guda hankaz gora jartzen zaio: presoak denbora gelditzea nahi luke. Presoa eta bere senideak ziega batean aurkitzen dira, behin behinean utzi dieten bizitza puska txikia baliatzeko gogoz. Dena esan eta egin behar dute epe horretan. Esaten ez dena, egiten ez dena, kalte konponezina da. Segundu bakoitza mailukada bat da. Ziztuan doa. Hantxe dauka bere mundua begien aurrean, baina badaki bere mundu hura, nolabait, arrotza dela, ez dela horkoa, laister joango dela bueltan. Une labur baterako, kartzelak berea dena itzultzen dio. Mailegua balitz bezala.

Atxiki al daiteke instante bat betiko? Borroka hori buruzko filma da Denbora, bizitza denboraren joanaren mehatxupean bizitzeko gaitasunari buruzkoa.

 

 

 

Urtarrilaren 12ko manifestazioko spota aurkeztu du Herrirak

 

Lander Garrok zuzendutako lana da ‘Denbora’ deritzon spota. Gotzon Sanchez eta Matxalen de Pedro aktoreek, preso politikoen espetxealdi luzea irudikatzen dute.

20121120_herrira

Gotzon Sanchez espetxeratuta dagoen preso politikoa da, eta Matxalen de Pedro, bere bikotekidea. Espetxealdi luzeen ispilu da Herrirak urtarrilaren 12ko manifestaziorako egin duen spota, haur baten jaiotzaren bitartez irudikatzen dena.

Lander Garrok zuzendu eta Eider Rodriguezek idatzitako lana da ‘Denbora’ bezala izendatu duten bideoa. Juanjo Sardon aritu da argazkilari lanetan.

Herritarrei, bakoitzak ahal duen neurrian eta bere esparrutik ekarpenak egiteko deia luzatu du Herrirak. «Horrela, guztion artean giza eskubideen errespetuaren, irtenbidearen, bakearen eta espetxe politikaren aldaketaren aldeko puzzle erraldoia osatuko dugu Bilboko kaleetan», adierazi dute.

Manifestazioaren baitan, aurrez aurkeztu zituen herri mugimenduak urtarrilaren 12ko zitarako kartela –Unai Elorriagak egina–, poemak –Joseba Sarrionandiarenak– eta kantua –Josu Zabalak eta beste hainbat musikarik osatutakoa–.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s