SAKABANETA AMAITU!

Posted: 2012/11/19 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Ines del Rio eta Josu Bravo presoen lagunek istripua izan dute bisitara bidean

 

Etxerat elkartearen oharra:
Ines del Rio eta Josu Bravoren hiru lagunek istripua izan dute bisitara zihoazela.

Ines del Rio eta Josu Bravo presoen hiru lagunek auto istripua izan dute Ines del Rio bisitatzera zihoazela. Istripua gaur goizean gertatu da Leon inguruan. Euria hasi du eta errepidea irristakor jarri da, ondorioz, autoaren kontrola galdu dute eta erdibitzailearen aurka joan dira. Azkenean, errepidearen beste aldera pasa dira, arroila baten bazterreraino iritsi arte. Kotxean zihoazen bi lagunek ez dute kalte fisikorik izan, baina autoak kalte handiak ditu. Istripuaren ondorioz, hiru lagunek ezin izan dute burutu gaur Ines del Riorekin A Coruñako Curtis espetxean zuten bisita, eta ezta bihar A Laman Josu Bravorekin zuten bisita ere.

Hau dispertsio politikak 2012. urtean eragin duen hamahirugarren istripua da. Sakabanaketak dirauen 23 urteotan 16 senide eta lagunek galdu dute bizia errepideetan eta ehunka izan dira pairatu behar izan ditugun kotxe istripuak. Zenbatu ezinak dira, berriz, senide eta lagunok pairatu ditugun kalte fisiko, psikologiko eta ekonomikoak.

Dispertsio politikaren ondorio zuzenak jasaten ditugu astebururo presoen senide eta lagunok. Milaka kilometro egin behar izaten ditugu, horrek eragiten duen neke fisikoa eta gastu ekonomikoak izugarriak direlarik. Ez dago inongo arrazoirik sakabanaketa politiko hau aplikatzeko. Gure senide eta lagunek etxetik gertu egoteko eskubidea dute, eta eskubide hori ezin da urratu. Gure senide eta lagunak etxera hurbildu behar dituzte berehala, eta ez dugu hau ez gauzatzeko inongo baldintzarik onartzen. Ezin dugu senide eta lagunok gure bizitzak arriskatzen jarraitu errepideetan. Euskal presoak Euskal Herrian behar dute izan.


 

 

 

“Sakabanaketak benetako bake egoera bat ekidin nahi du Euskal Herrian”

 

Ines del Rio eta Josu Bravo presoen lagunek izan duten istripuaren aurrean:

–          Ezer baino lehen, bai istripua izan dute hiru lagunei, bai Ines del Rio eta Josu Bravo presoei gure berotasuna helarazi nahi diegu une zail hauetan.

–          Sakabanaketa politikak aurten eragin duen hamahirugarren istripua izan da gaurkoa. Zenbakiak berak erakusten du norainokoa den politika honek eragiten duen samina, eta norainokoak izan daitezkeen bere ondorioak. Gogora ekarri nahi dugu azken urteotan hamasei senidek bizitza utzi dutela errepideetan.

–          Bakeaz asko hitz egiten da gurean, baina asteburuoro beraien osasuna eta bizitza jokatzen dute ehunaka senide eta lagunek errepideetan. Sakabanaketa ez da osagarria benetako bake egoera batekin. Sakabanaketa benetako bake egoera baten aurkako neurria da. Finean, sakabanaketak eta presoen aurkako muturreko neurriek benetako bake egoera bat ekidin nahi dute Euskal Herrian.

–          Giza eskubideekiko errespetua aldarrikatzen dugu, eta honek, gaur bertan, sakabanaketa bezalako neurriak bertan behera uztea eskatzen du.

–          Giza eskubideekiko errespetuak, tartean presoak Euskal Herrira ekartzeak, arnasa berria emango lioke bururaino eraman nahi dugun bake eta irtenbide prozesuari.

–          Antzeko egoerak ekiditeko konpromisoak behar dira. Erakundeen inplikazioa, alderdi politikoen iniziatiba eta gizartearen mobilizazioa besteak beste.

–          Zentzu honetan, egoera guzti hauekin amaitu eta preso euskaldunen giza eskubideen errespetua lortzeko bidean hitzordu garrantzitsua dugu Bilbon urtarrilaren 12an. Herri mobilizazio handi horretarako indarrak batzen jarraitzeko deia egin nahi dugu Herrira mugimendutik.

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s