DURANGOKO ZINA

Posted: 2012/11/18 in kultura

Durango berriro dator

Edo Durangora berriro joango gara, Azokara, jakina. Duela 45 urte Ermuan bildutako “Idazleen Alkartearen” lema gogoangarria izan zuen ardatz Durangoko Azokaren hasierak: “Idazle guztiak baturik, euskara literarioaren batasunaren alde lan egin dezagun”.
 
Durangoko zina

 
 
Ermuan, duela berrogeitabost urte, orduko Idazleen Elkartea zenak aldarrikatutakoa: “Idazle guztiak baturik, euskara literarioaren batasunaren alde lan egin dezagun” berritu behar dugu, beraz, orain eta hemen eta, honezkero, idazle izatearen kontzientzia iratzarri euskal testugileen artean.    
 
Euskal Kulturan, urteen poderioz etorritako urtemugei (Euskal Herriko Unibertsitatea, Udako Euskal Unibertsitatea, Euskara Normaltzeko legeria, EITB eta abar…) segida eman die idazleen lanak oraingo honetan eta, ospakizunez gain, gure jardunaz bilana egiteko probestu nahi dugu. Abagune honetan ditugun erronkei erantzuteko gure eguneroko lanak berrantolatzen jakin behar dugu eta, ondo bidean, azpiegiturak, funtzionatzeko erak eta giza baliabideak egokiturik, kultura arloan gertatzen ari den iraultzari behar beste ihardesteko gai izan behar dugu.
 
Horretarako, orain arte behintzat, gure euskarak euskal idazketa sustatzeko erakunde publikoen aldetik babesak lortu baditu ere, oraingo honetan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Donostiako San Telmo Museorako laguntza bertan behera utzi du euskarari buruzko erakusketa baten aitzakian ( gara 2012-11-16) , baina kasu!, kultura ezin da inoren morroi izan eta, beraz, haien sostenguaz gain, gure arloko premiei erantzuteko prestatu beharra dago euskera. 
 
Asko falta zaigu oraindik benetako euskal giroa lortzeko.

Elkarren arteko ezaguera eskasa gainditzearen premia badago eta berrikuntzak behar ditugu, baina, nire ustetan, euskara garaiz eta ongi iritsi da hona, hobetzeko asko eduki arren.
 
Badakigu, jakin ere, liburuak irakurle asko galdu dituela urte hauetan eta irakurle berriak bereganatzen, aldiz, ez dela behar bezala asmatu. Gure arloko funtsezko erronka, beraz, irakurzaletasunaz behar bezalako hausnarketa egitea eta horren arabera, estrategia berriak bideratzen laguntzea litzateke. Aipatutako ekimena ardatz, azken urteotan euskal kulturan estrategikoki birkokatzeko aukera bideratu ahal izatea izango dugu, bada, gure helburua. Ez da guztiz erraza izango baina, erakundeen laguntzaz gora-behera merezi duelakoan nago. 

 
Fito Rdz.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s