“MARTXA BERDEA”

Posted: 2012/11/16 in INDEPENDENTZIA

‘Martxa berdea’ antolatu du Independentistak sareak Durangon abenduaren 6an

Independentziaren aldeko aldarria egin nahi du Independentistak sareak abenduaren 6an Durangon deitu duen ‘Martxa berdea’ deialdian.

Egun osoko egitaraua antolatu du egun horretarako.

20121116_independentistak

Independentistak sareak ‘Martxa berdea’ antolatu du Durangon abeduaren 6an, Azokarekin koinzidituz independentziaren aldarria egiteko. Prentsaurrekoan aurkeztu dute eta egun osoko egitarau baten berri eman dute.

Goiz eta eguerdian Landako eta herri gunean kale animazioa egongo dela zehaztu dute. 14.00etan ‘Independentziaren aldeko aldarriak auzolanean’ liburuaren aurkezpena egingo dute eta 15.30ean DJ Bull-ek saioa eskainiko du Landakon.

17.00etan izango da ‘Martxa berdea’ren ordua. Martxa «guztiz partehartzailea eta dinamikoa» izango dela aurreratu dute eta amaieran musika, kantua, hitzak, dantza… egongo direla azaldu dute.

Goizean goizetik berdez jantzita joateko deia egin du Independentistak sareak eta lehen aldiz Durangoko Azokan stand-a jarriko dutela azaldu dute prentsaurrean.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s