BILBON HURRENGO MUGARRIA

Posted: 2012/11/15 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Baionako manifestazioaren ondotik, Bilbon beste mugarri bat jarri nahi du Herrirak

 

Herrirak iragan larunbatean presoen eskubideen alde Barionan egindako manifestazioa positiboki baloratu du, bertan bildutako jendearen aniztasunak erakusten baitu «gero eta gehiago garela aldarrikapen honetan bat egiten dugunak».

Bide horretan Bilbon jarri nahi dute hurrengo mugarria.

20121115_herrira

Herrirako kide Emile Martin eta Fran Baldak agerraldia egin dute Baionan, bertan iragan larunbatean euskal preso politikoen eskubideen alde burututako manifestazioaren balorazioa egiteko.

Nabarmendu dutenez, «aspaldi Baionan egin den handiena» izan zen larunbateko mobilizazioa, eta eskaera «argi bat» helarazi zien agintari frantsesei: «bazter dezatela euskal presoen aurka indarrean mantentzen duten muturreko espetxe politika, has daitezela hauen giza eskubideak errespetatzen eta lotu daitezela Euskal Herrian bultzatzen ari den gatazkaren konponbiderako lanari».

Lapurdiko hiriburuko kaleetan, gainera «kolore eta pentsaera politiko oso desberdinak» bildu izanaren garrantzia azpimarratu du Herrirak, «giza eskubideen errespetuarekin konprometituak dauden eremu guztien inplikazioa beharrezkoa izango baita gobernuak mugi daitezen».

Azken hilabeteotan presoen alde ekimen ugari egin dela gogoratu ondoren, adierazi dute, «tamalez», egindako lana ez dela «nahikoa izan espetxeetako giltzen jabe direnak jarrera alda dezaten».

Halere, Herrirako kideek azpimarratu egin dute argi daukatela «indarrak batuz eta eremu berriak inplikatuz lortuko dugula gure mobilizazioak eraginkortzea».

Hori dela-eta, datorren urtarrilaren 12an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzearen garrantzia nabarmendu dute, eta jendarte osoari bertaratzeko gonbitea egin.

«Benetako bake egoera baten alde ari gara lanean eta, bide horretan, urtarrilaren 12an Bilbon eginen dugun manifestaldiak mugarri bat ezar lezake», azpimarratu dute

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s