SORTUren LOGOTIPOA?

Posted: 2012/11/13 in SORTU

Sortu alderdiaren logotipoa arriskuan dago

 

Sortu alderdiaren logotipoa datsegizu? Bai? Albiste txarra eta ona dugu zuretzat. Txarra: logotipoa aldatzeko aukera handiak daude. Ona: Amaitu da zure gustuengatik irainak jasotzea.

2011 urteko otsailaren 7an aurkezu zituzten Sortu alderdiaren estatutuak, Euskalduna Jauregian. Makina bat zeresan eman zuten Rufi Etxeberriak eta Iñigo Iruinek irakurri zituztenek. Ezker abertzaleak alderdien legea betetzea erabaki zuen. Ez zekiten, ordea, otsailaren 8an gainera zetorren iskanbila kolosala. Sortu-ko sustatzaileek alderdiaren logotipoa aurkeztu zuten, eta okertzeko beldurrik gabe, esan dezaket, Bermeotik Tuterara eta Lantziegotik Maulera, herritarren erreakzioa komuna izan zela: Ze logo zatarra!

Otsaileko egun beltz hartatik, hamaika gertakizun historiko izan dira gurean, tartean Sortu-ren legalizazioa 2012ko ekainaren 20an. Alderdia sortzeko tramiteak geldo doaz, baina etenik gabe. Sortu-k otsailaren 23an egingo du lehenbiziko kongresua. Bitartean, Sorturen Eratze Prozesua izenekoa jarri du abian ezker abertzaleak, zeina sortzaileen esku egongo den. Lehenengo ponentzia argitaratu berri dute sarean eta PDFn jaisteko aukera jarri dute.

Ponentzian berpiztu da berriz eztabaida guztien muina: logotipoa. Sorpresa: laranja-limoi logoa ez da inondik inora ageri. Horren ordez, gorri, zuri eta morez erabiliz egindako logoa agertzen da ponentziaren azalean. Koloreak ezberdinak dira, baina ez formak.

Beste behin, ortzemugan ageri den eguzkia antzematen da logoan. Irudia ez da ponentzian soilik ageri, baita Sortu-ren twitter kontuan ere.

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s