“LAINOA NAHINORA DOA, BAINA GU HERRIRA GOAZ”

Posted: 2012/11/13 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Urtarrilaren 12an konponbidearen alde Bilboko kaleak betetzeko deia egin du Herrirak

Datorren urtarrilaren 12an, Bilboko kaleak zeharkatuko dituen herri mobilizazio orokorra aurkeztu du Herrira mugimenduak.

Gatazkaren konponbidearen aldeko aldarria ozen helarazi nahi diete Madril eta Parisi manifestazioaren bitartez.

20121113_herrira

Bizkaiko hiriburuan eginiko agerraldian, datorren urtarrilaren 12an Bilbo betetzen saiatuko den herri manifestazio orokorraren aurkezpena egin du Herrira mugimenduak.

Herrirako kideek, manifestazioaren bultzatzaileekin batera, isilean burutuko den martxa arratsaldeko 17.30ean La Casillatik abiatuko dela zehaztu dute, «Giza Eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal Presoak Euskal Herria», lelopean.

Deialdiaren inguruan sortutako webgune berezia ere aurkeztu egin dute: urtarrilak12.com.

Bultzatzaileen izenean Esther Compains medikuak eta Eba Ferreira Athleticeko jokalari ohiak irakurritako adierazpenean nabarmendu dutenez, «urte asko daramatzagu gatazkaren ondorio larriak pairatzen», baina azken garaiotako gertakariek «tunelaren bukaerako argi-printzarekin» amesteko aukera eman dutela argitu dute.

«Bakegintzan sakontzeko oinarri sendoa ezarri du, batetik, Donostian egin zen nazioarteko Bake Konferentziak, eta, bestetik, bertan sinatutako adierazpenari erantzunez, ETAk behin betiko armak uzteko hartutako erabakiak. Orain guztion ardura da irekitako prozesuari hauspoa ematea», azpimarratu dute.

Zentzu horretan, «ezinbestekotzat» jo dute gatazkaren ondorioz preso edo erbesteratuta dauden herritarren egoeran arreta jartzea. Haien giza eskubideak bete eta gatazkarean konponbidean aurrera egiteko, hainbat aldarrikapen plazaratu dituzte: euskal preso eta iheslarien Euskal Herriratzea, gaixotasun larriak dituzten presoen askatzea, zigorren luzapena dakarten neurriak bertan behera uztea eta preso eta pertsona gisa dagozkien eskubideak errespetatzea.

Hain zuzen, eskaera horiei bultzada emateko bildu dira mobilizazioaren sustatzaileak, eta dei egin diote jendarte osoari urtarrilaren 12an kalera ateratzeko. «Bilboko kaleak bete behar ditugu, herritar uholdeak Madril eta Pariseraino eraman dezan konponbidearen aldeko olatua».

Manifestazioa bultzatzeko beren beregi egindako kopla eta marrazkiei gehitu zaien abestia gogoan hartu ondoren, deialdi berezia egin diete alderdi politiko eta gizarte eragileei, publikoki eman diezaioten atxikimendua mobilizazioari.

U12Bilbora: “Lainoa nahinora doa, baina gu herrira goaz”.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s