“EAJk HASIERATIK ERABAKIA HARTUA ZEUKAN”

Posted: 2012/11/13 in EH BILDU

Ugarteburu: “EH Bildu ez dago prest EAJren jokoetan parte hartzeko, edukirik gabeko programak onartzeko”

Eredu ekonomikoan “talka handia” dago EAJ eta EH Bilduren artean, koalizioko hautetsiak adierazi duenez.

EAJk atzo iragarri zuen bakarrik osatuko duela Eusko Jaurlaritza, eta erabaki horren gaineko balorazioa egin du gaur goizean EH Bilduk. Maribi Ugarteburu koalizioko hautetsiak azaldu duenez, EAJren apustua “anbiguotasuna izan da denbora guztian”. Gainera, zehaztu du EH Bilduk ez duela pentsatu EAJrekin koalizio gobernu bat osatzea: “Ez dugu pentsatu koalizioa osatzea honaino ekarri gaituzten politika berak defendatzen dituztenekin”.

“Egoera larri honetara ekarri gaituen ereduari” eutsi nahi izatea egotzi dio Ugarteburuk EAJri, eta adibide gisara aipatu ditu zerga politika eta enpleguaren arloan EAJk proposatutako neurriak. “Bi eredu daude mahai gainean: EAJrena eta gurea. Bien arteko alde handia dago gure eredu sozioekonomikoen artean”, esan du. Datozen asteetan koalizioko legebiltzarkide taldea gainontzeko indar politikoekin eta eragile sozialekin harremanak izaten ahaleginduko dela ere jakinarazi dute.

Halaber, EH Bilduk EAJren “kromo aldaketan” ez duela parte hartuko adierazi du Diana Urrea koalizioko hautetsiak: “Ez dugu aztertu gabeko eta edukirik gabeko aurrekonturik onartuko”.

Marixol Iparragirre eta Mikel Albisu EPPK-ko mintzakide taldeko kideek atzo Parisen haien epaiketan eginiko adierazpenen harira, Ugarteburuk esan du atzoko hitzek bake prozesuarekiko “jarrera positiboak” egonkortzen dituztela.

EAJk bakarrik gobernatzeko erabakia hartua zeukan hasieratik

EAJk hasieratik erabakia hartua zeukan, bakarrik gobernatzekoa, alegia. Azken bi aste hauetan burutu diren bilkuretan, EAJ anbiguotasun osoz aritu da. Bi dokumentu helarazi dizkiogu, hitzarmen posibleetarako hainbat edukiren inguruan zehaztapenak jasotzen zituena. Era berean, hainbat galdera ere luzatu dizkiogu, erantzunik jaso gabe.

Igandean buruturiko agerraldian esan bezala, gobernu berria osatzeko akordio bila baino, edukien inguruko hausnarketarik gabe instituzio ezberdinen aurrekontuen onarpena lortzen saiatu da EAJ. Hau da, aurrekontuek zer jasotzen duten aztertu gabe onartzeko eskaera egin du EAJk. Gu ez gatoz bat politika egiteko eredu horrekin, kromo-trukaketaren politikarekin. Edukien arabera lortu behar dira adostasunak.

Era berean, arduraz adierazi nahi dugu, oraindik ez dugula ezagutzen EAJk krisitik ateratzeko, herritarrei eskaintzeko, dituen neurri zehatzak. Ez du inolako programarik edo proposamen zehatzik aurkeztu.

Une honetan lehentasunezkoak diren gaietarako, hala krisiari herri eta herritarren ikuspegitik aurre egiteko zein normalizazio prozesuan, nola bakegintzan aurrera egiteko, proposamen eta neurri zehatzak proposatu ditugu. Izan ere, gure helburua herritarrei soluzioak ematea da. Horretarako, edukietan oinarritutako akordio zabalak bilatzen saiatuko gara.

Une honetan, ezinbestekoa deritzogu herri ikuspegi batekin jardutea, herri gisako politikak eta akordioak gauzatzea eta herritarrak politika horien ardatzean kokatzea. Hori da gure borondatea eta hori izango da gure jardunaren ardatza.

Horretarako datozen asteetan gure legebiltzarkide taldea gainontzeko indar politikoekin eta eragile sozialekin hartu-emanak izaten ahaleginduko da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s