“NAHIKO OSAGAIRIK” EZ DUTE

Posted: 2012/11/12 in PNV

Egibarrek aurreratu du EAJ bakarrik egongo dela Jaurlaritzan

 

GBBko presidenteak esan du koalizio bat osatzeko nahikoa osagairik ez dutela. 

EAJren negoziaziorako batzordeak arratsaldean jakinaraziko du erabakia, ofizialki. 75 legebiltzarkideetatik 27 izango ditu alderdi jeltzaleak.

EAJren negoziaziorako batzordeak agerraldi bat egingo du gaur arratsaldeko seietan Sabin Etxean, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza lortu duten talde politikoekin eginiko bigarren bilera sortaz balorazioa azaltzeko, baina Joseba Egibar batzordeko kide eta GBBko presidenteak goizean Euskadi Irratian aurreratu du bakarrik ariko direla Jaurlaritzan, koalizio bat osatzeko nahikoa osagairik ez dutela iritzita.

Lehengo astean Egibarrek berak zioen koalizio gobernu bat osatzeak “imtimitate politikoa” eskatzen duela, eta gaur azaldu da ez dela “inolako broma” beste batekin osatzea Jaurlaritza. “Gobernua aurrera ateratzea beharrezkoa da”.

EAJk esana du ez dela akordioetara iritsi gainerako alderdiekin, eta, beraz, litekeena da gaur bertan iragartzea Jaurlaritza bakarrik osatzeko asmoa. EAJk 27 legebiltzarkide lortu zituen urriaren 21eko bozetan —38 behar dira gehiengo osoa izateko—, EH Bilduk 21, PSE-EEk 16, PPk 10 eta UPDk 1. 

EH Bilduk “arduragabekeriaz” jokatzea egotzi zion atzo EAJri, akordioak bilatu beharrean “kromo aldaketa” bat baino nahi ez izateagatik. Akordioak lortzeko borondaterik ez izana leporatu zion EAJri. Rodolfo Ares PSE-EEko hautetsiak ere ostiralean esan zuen EAJk jakinarazi ziola PSE-EEri bakarrik gobernatzeko asmoa.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s