“HERRIRA NOA”

Posted: 2012/11/12 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Gernikako musikariek “Sarri, Sarri” abesti mitikoa moldatu dute Herrira Noa ekimenean parte hartzera gonbidatu asmoz

 

Azaroaren 18an, “Herrira Noa” ekimen kulturalaren lehenengo hitzordua Gernikan.
Euskal eszena musikaleko hainbat izen oso ezagun bertan izango dira Jai Alai Pilotalekuan 18:00tatik aurrera. “Herrira noa” ekimen kulturala babestu eta urtarrilaren 12an Bilbon egingo den Herri Mobilizazio Orokorrean parte harte hartzeko deia egin asmoz,
Gernikako hainbat musikari eta lagunek Kortaturen “Sarri, Sarri” abesti mitikoaren bertsio berezia osatu dute
.
Gogoratu behar da, Joseba Sarrionandia idazle iurretarrak urtarrilaren 12ko Herri Mobilizazio Orokorra abiarazteko lehen ekarpena egin zuela.
Kanpaina ekarpen sektorial eta indibidualez osatua egongo da eta hona hemen Gernikako musikariek, hainbat lagunen parte hartzearekin egin duten lana.
Bideoa Gernikako ASTRAn grabatu izan da eta bertan parte hartu dute:
Osama (The Riff Truckers taldeko abeslaria).
Gentza (Sarkor taldeko abeslaria).
Almudena eta Aloña (The Mamma’s attack taldekoak).
Kitarra, saxo eta klarinetea Gaizka Insunza (Audience taldekoa).
Dani Asua baxuan
Iñigo Etxebarrieta baterian.
Bideoaren lanean honoko hauek egon dira:
Oier Plaza (ETB-ko kazetaria eta Astrako kidea) gidoigilea.
Gorka Bilbao (Amerikanuak pelikulakoa) errealizazio eta argazkia.
Hanot Mintegia (Audienceko kidea) zuzendaritza lanetan ibil zen ere.
Bideoaren grabaketan, besteak beste Onintza Enbeita bertsolari eta
diputatua, Ander Elortegi bertsolaria, Eneritz artetxe aktoresa,
Gernikako preso ohiren bat, presoen senide batzuk, Gernikako
gaztetxeko kideak, Trinkete Anti Txoko musika aretokoak, Iparragirre
rock musika elkarteko hainbat kidek, adin, sexu eta arraza ezberdinetako jendea…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s