“DABILEN HARRIARI GOROLDIORIK EZ”

Posted: 2012/11/11 in SORTU

Dabilen harriari goroldiorik ez

 

“Dabilen harriari goroldiorik ez” dio esaera zaharrak; Sortuk ez dio lekurik hartzen utziko ez neoliberalismoren goroldioari ez Espainia eta Frantziaren herdoilari

 

Fase politiko berria Euskal Herrian iraultza demokratikoa burutzeko baliatu behar dugula pentsatzen dugu Sortzaileok, errotik aldatu behar da egoera eta hori guztia herritarren eskutik egin.

Euskal Herrian marko demokratikoa eraikitzea lehentasunezko ariketa da gu guztiontzat, herri honen aitortza eta erabaki eskubidean oinarrituta. Oinarrizko eskubidetaz ari gara, ez proiektu politikotaz beraz, jakinda baita ere horixe dela lehen urratsa Europan estatu libre gisa aritzeko egin behar dugun ibilbidean.

Baina horrekin batera esan behar dugu iraultza demokratikoa harago doala: azken denboratan inoiz baino argiago ikusten denez, demokrazia deitzen direnak kamuflatutako diktadura politiko eta ekonomikoak baino ez dira. Non dago botere erreala? Kapitalismo neoliberala demokrazia ari zaie lapurtzen herri eta herritarrei. Merkatuak deritzonek eta mertzenari bihurtutako sukurtsal instituzionalek bahituta daukate demokrazia.

Elite politikoak gizartearen mobilizazioa saihestu edota indargabetzeko eustorma bihurtu dira, edonola nahi dute ekidin aldaketa politiko eta sozialera eraman gaitzaketen benetako alternatiba politiko eta ekonomikoak.

Horri guztiari aurre egiteko bokazioarekin ekinen diogu lanari. Euskal Herriaren gizarte eta instituzio ereduaren berrantolaketari ekin behar zaio, herritarren partehartzea eta protagonismoa bermatuko duen berezko eredua eraikiz. Euskal gizarteak botere erreala izan behar du eskura.

Sortuk haize berria ekarriko du, herri honetan sakoneko aldaketa burutzeko alternatiba gisa, herri honetan iraultza demokratikoa martxan jartzeko bitarteko gisa. Herri honen askatasunerako tresna baino ez dugu izan nahi.

Eta hau guztia posible izan dadin, euskal herritarren eskutik egin behar dugu bidea, indar metaketan sakonduz, aliantza politikoak sendotuz Euskal Herria Bildu-ren bidez eta elkarlana sindikatuekin eta eragile sozialekin bultzatuz.

Horri guztiari bide eman nahi diogu Sorturen bidez, herri honen alde hamarkada luzetan emandako borroka ondarea erreferentzia. “Dabilen harriari goroldiorik ez” dio esaera zaharrak; Sortuk ez dio lekurik hartzen utziko ez neoliberalismoren goroldioari ez Espainia eta Frantziaren herdoilari. Aurrez aurre izanen gaituzte, zin egiten dugu.

Zer izango da Sortu.

  • Euskal Herri osoko ezkertiar independentisten bilgune politikoa. Euskal Herri askearen alde lanean eta borrokan diharduten independentista eta sozialisten Herritar Batasun historikoaren adierazpen politiko berria.
  • Antolakuntzaren ikuspuntutik Sortu “Zutik Euskal Herria” ebazpenaren adierazpen politiko zehatza da. Beraz, Euskal Nazio Askapen Mugimenduaen ondarea eta, aldi berean, Zutik EH ekarri zuen eztabaida estrategikoan egindako eguneratzea jasotzen dituen antolakundea da Sortu.

Prozesuaren abiapuntua

  • Aurtengo udaberrian abiaturiko prozesua da.
  • 300 bat lagunek parte hartu du prozesuaren lehen fase honetan, eskualdeka eratutako lan taldeetan. Kontraste prozesu bat izan da, ideia nagusien inguruan.
  • Jasoriko ekarpen eta emendakin guztiekin osatu dira eratze prozesurako erabiliko diren ponentziak.

Egutegia

  • Orain abiatuko da eratze prozesua bere horretan. Herriz herri egingo dira eztabaidak eta bozketak. Herrialdez herrialde, Gipuzkoako 71 herri eta auzoetan burutuko da prozesua, Bizkaiko 110etan, Arabako 49etan eta Nafarroako 63etan. Orotara, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 293 herritan.
  • Azaroaren 17-24: Oinarri Ideologikoen inguruko eztabaida.
  • Abenduaren 15: Ildo Politikoaren ingurukoa.
  • Urtarrilaren 26: Antolaketa eredua eta funtzionamendua
  • Otsailaren 9: Barne hauteskundeak
  • Otsailaren 23: Sorturen Kongresua. Sortu martxan izango da %100.
  • Kongresuaren ondorenerako utzi da Komunikazioari dagokion atalaren eztabaida, bertan parte hartu nahi duten militante guztien artean egiteko.
  • Sorturen eratze prozesua NAZIONALA izango da. Ipar Euskal Herrian ere orain abiatu dute militantziaren arteko ponentzien banaketa, eta amaiera ere Kongresu berean bat eginez egingo dute, nahiz tarteko eztabaiden datak desberdinak izan Ipar eta Hego EHn.

Batzarren metodologia

  • Parte-hartzailea izango da.
  • Oinarri ideologikoak eta antolakuntza eredua biltzen dituen dokumentua jada banatua dago. Ildo politikoa eta Komunikazioa biltzen dituena, datozen asteotan iritsiko da herri guztietara. Herrietan lan-taldeak sortu dira eta sortzen dihardute batzarretan parte-hartzea sustatzeko eta baita Sorturen barne antolaketan ere parte hartzeko.
  • Herri batzarren metodologia ere talde txikien bidezko eztabaidan oinarrituko da, gero guztien arteko eztabaida eta bozketa orokorra egiteko.

Lehen eztabaida: Oinarri Ideologikoak

  • Esan bezala, Sorturen eratze prozesuari hasiera emango zaio datorren azaroan 17 eta 24ean burutuko diren batzarretan emango den Oinarri Ideologikoen eztabaidarekin. Lehen eztabaida honen helburua, sortu nahi den indar politiko independentista eta sozialista berriaren perfil politiko-ideologikoa zehaztea izango da.
  • Horrela bada, Sortu-ren eztabaidan parte hartuko duten pertsona guztien artean indar politiko berriak, besteak beste, independentzia, sozialismoa, euskara, ekologismoa, feminismoa, internazionalismo, aniztasuna… nola ulertzen duten finkatu beharko da.
  • Lan hori bideratzeko, txostenean egiten den proposamenari hobekuntzak edota ekarpen alternatiboak egiteko aukera izango dute batzar irekietan parte-hartzen duten lagunek. Ekarpen horiek batzarretan bertan sakondu eta bozkatuko dira, onartuak izatekotan, datorren otsailaren 23an burutuko den I. Kongresuan onartuko den behin betiko ponentzian jasoak izan daitezen.

Gonbidapena

  • Bere burua ezkertiar eta independentistatzat duenak eta Zutik EH ebazpenaren edukiak bere egiten dituen edonork; lehenago ezker abertzaleko kidea izan, ala ez, dute Sortu-ren eratze prozesuan parte hartzeko aukera.
  • Gure deialdia beraz, bere burua ezkertiar eta independentistatzat duten lagun horiei, euskal Herrian independentzia eta sozialismoa eraiki nahi duten gizon eta emakume orori, gazte zein helduei, Sortu prozesuan parte hartu dezaten.
  • Prozesu herritarra burutu nahi dugu, eta horretarako herritarrekin batera egingo dugu.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s