MAITE ZAITUZTEGU

Posted: 2012/11/10 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

15.000 pertsona Baionan preso eta iheslarien aldeko manifestazioan

15.000 lagun bildu dira Herrirak deituta ‘Hurbildu bakera’ lelopean Baionan egin den manifestazioan.

Gaurkoa Ipar Euskal Herrian preso eta iheslarien alde egin den inoizko manifestaziorik handiena izan da.

20121110_baiona_9

‘Hurbildu bakera’ lelopean manifestazioa egin dute Baionan euskal preso eta iheslarien alde.

Martxa 15.30etan abiatu da Euskaldunen plazatik, presoen senideek pankarta eskuetan hartuta zutela.

Haien atzetik iheslariak, eta ondoren, jende uholdea.

15.000 pertsona izan dira Baionako manifestazioan parte hartu dutenak, Ipar Euskal Herrian euskal auziaren inguruan sekula egin den manifestaziorik handiena izan da eta Baionan historian egin den protestarik jendetsuenetakoa izan da.

Autobus ugari iritsi dira Euskal Herriko hainbat txokotatik Baionara manifestazioa hasterako, baita Korsika edota Pauetik ere. Herritarren artean jaso duen sostenguaz gain, hamahiru alderdi politikok ere bat egin dute gaurko protestarekin, besteak beste, EH Bai, EH Bildu, EAJ-PNB, Alternatiba, Aralar, Ezker Batua, ezker abertzalea, EA, Gorripidea, NPA, Oldartu, Autonomia Eraiki, Libertat-Bearn eta Indar Beltza-Energie Noirek.

Aldi berean, PSF, Modem eta Corsica Libera-ko zenbait senatari, diputatu eta hautetsik ere eman diote atxikimendua, baita EELV-ko kontseilari nagusiak eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko presidenteordeak ere. Ipar Euskal Herriko hainbat auzapez eta alkatek ere babestu dute mobilizazioa.

Manifestariek ez dute arazorik izan muga zeharkatzeko orduan eta euria nagusi izan da martxa guztian zehar. Espagnac senatari frantses sozialista egon da manifestarien artean.

Estatu frantses zein espainiarrari espetxe politikan aldaketak eskatzeko baliatu dute gaurko protesta eta bake bidean pausoak emateko eskatu dute milaka manifestarik. Zentzu horretan egin dituzte adierazpenak manifestazioaren aurretik Xabi Larralde Batasunako kideak eta Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiak.

Burua Saint-André plazara iritsi denean abiatu dira azken manifestariak Euskaldunen plazatik. Martxaren ibilbidearen zati handi bat bete dela esan daiteke beraz.

«Presoak kalera, amnistia osoa» oihuek alaitu dute martxa eta Aurore Martinen presentzia ere nabaria izan da, jende uholdea irekitzen zuten joaldunek soinean eraman baitute haren argazkia.

Mixele Etxekoparek hartu du hitza amaierako ekitaldian euskaraz eginiko interbentzioan.

Espetxeetara bidean edota espetxeetatik bueltan diren senideak izan ditu gogoan. Gaurko protestak giza eskubideen errespetuan mugarri izan beharko lukeela esan du eta Estatu espainiar zein frantsesari «bake bidea edota giza eskubideen ukazioaren artean» hautua egiteko eskatu die.

Jende asko eta era askotakoak batu direla aldarrikatu du eta urtarrilaren 12an Bilbon egingo den manifestazioaren deialdia egin du. Turkiako espetxeetan euren eskubideen alde gose greban dauden presoak izan ditu gogoan ekitaldiaren amaieran.

Xutik taldeak Herrira mugimenduarentzat eginiko abestiarekin eman diote amaiera manifestazioari.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s