AZAROAK 10ean DENOK BAIONARA!

Posted: 2012/11/07 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Herrirak prentsaurreko bat egin du goiz honetan azaroaren 10eko manifaren azken xehetasunak emateko

 

 

Herrirak prentsaurreko bat egin du goiz honetan azaroaren 10eko manifaren azken xehetasunak emateko. 

Hor duzue irakuria izan den testua:

 

Egunon deneri eta milesker etortzeagatik.

HERRIRAk heldu den larunbatean antolatzen duen manifestaldiak uste baino arrakasta haundiagoa lortuko du.

Hainbat arrazoin ditugu hori pentsatzeko ;

– Lehena, azken urten hontan Euskal Herrian bizi dugun egoera politikoari lotua da noski. Aieteko adierazpenak eta ETAk armak bertan behera uzteak begi onez ikusten dugun prozesu bat ezarri du abian.

– Ipar Euskal Herriko hautetsien gehiengoak, tendentzia guziak barne, gatazkaren konponbidearen alde lan egiten du zentzu osoz. Batzutan, horietarik batzuentzat, Frantzia mailako beren alderdiarekiko kontraesan garrantzitsuak soportatuz gainera. Hautetsi hauentzat, ezinbestekoa da preso eta iheslarien egoera konpontzea. Ezinbesteko urratsa, abian den bake prozesuan. 150 hautetsi dira baino gehiagik, heldu den larunbateko manifestaldirako deia izenpetu dutenak.

– Bestalde Atzo kontseilu orokorreko talde exekutiboa bildu da eta kontseiluko presidenteak gonbidatu ditu kideak manifan parte hartzeko.

– Euskal Herriko jendartea mobilizatzen da. Gatazkaren ondorioak lehen bait lehen tratatuak izan daitezen eskatzen du, bakea iraunkortu dadin. Azken asteetan, HERRIRAk, etengabeko sustengua jaso du elkarte eta pertsonengandik. Preso eta iheslarien gaiak ez zuen sekulan gisa hontako elkartasun uholdea eragin.

– Azkenik, arduragabekeria itzela erakusten duten Manuel VALLS, Barne ministroaren azken adierazpenek eta Aurore MARTINen egoerak, argi utzi dute jende askorengan, Euskal Herriak bizi duen defizit demokratikoa. Aktualitate honek prosezesuari ez dio aurrerapenik emaiten argi da . Azaroaren 10eko manifestaldia aukera paregabea izanen da herritar ainitzentzat, Parisko jaunttoei adierazteko marra gorria gainditua izan dela, eta bakeruntz hurbildu nahi dugula.

 

 

HERRIRAk oroitarazten du, manifestaldi honen aldarrikapena, preso eta iheslarien egoera plazaratzea izanen dela. Aldarrikapen horiek, gaur egungo eskubidea aplika dadin besterik ez dute eskatzen. Ez da beharrezkoa beste gastu publikorik sortzea edo gaia desbideratzea ; Frantses eta espainiar estatuei eskatzen diegun gauza bakarra, beren legeak errespetatzea da ! besterik ez!

 

Informazio tekniko batzu segidan ;

Insistitzen dugu, manifestaldia 15h30 ttanko hasiko dela, Euskaldunen plazatik. Ez da berantarik izanen. Hain zuzen, arratsaldeko 5etan bururatu beharko dugu manifestaldia San Andres plazan, ondotik nahi duenak Laugan iraganen den Xibala bertsulari txapelketaren finalera joateko parada ukan dezan 17h30tan. Hegoaldetik heldu direnei deia luzatzen diegu beraz, beharrezko den guzia egin dezaten tenorez iristeko Baionara.

Hegoaldetik 60 bat autobus izanen dira bederen, eta xiberotik 2 quai edmon leroi aparkalekura joan beharko dute.

Manifestaldia presoen senideek idekiko dute, segitualk iheslariak eta ondotik banderola bakarra izanen da ipar euskal herriko pertsonalitatee batzuek atxikia.

 

Bukatzeko ;

HERRIRAk, bere kezka adierazi nahi du, larunbat hontan muga pasa nahiko duten milaka pertsonei dagokionez. Adierazpen askatasunaren urraketaren ondotik -Aurore Martinen kasuan gertatu den bezalan-, libreki ibiltzeko askatasuna urratua izanen denaren beldur gira, eta hegoaldetik heldu diren milaka pertsonek ezingo dutela muga pasa.

Frantses agintari administratibo eta politikoei eskatzen diegu libreki ibiltzeko eskubidea ez dadin trabatua izan.

Prentsa eta begiraleak mugan izanen dira ibiltzeko eskubidea errespetatzen den edo ez kontrolatzeko.

HERRIRAk bere esku den guzia eginen du manifestaldi hau bake prozesuaren eta euskal presoen eskubideen eta duintasunaren aldeko lekukotasun herrikoi bat izan dadin .

Euskal herritar oro deitzen dugu bake prozesuaren aktore izan dadin larunbat hontan, azaroaren 10ean, arratsaldeko 15h30tan Euskaldunen plazara hurbilduz.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s