AURORE ASKATU!

Posted: 2012/11/06 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Ruz epailearen argudioek haserrea piztu dute hautetsien artean

Auzitegi Nazional espainolak Aurore Martinen aurka Paueko Epaitegiak atzera bota zituen akusazioak onartu izanak hautsak harrotu ditu Ipar Euskal Herrian.

Max Brisson UMPko buruzagiak «eskandalutzat» jo du.

Baiona_hautetsiak

Pablo Ruz epaileak Aurore Martinen espetxeratze autoan Baionan egindako prentsaurreko bat eta Uztaritzen egindako ekitaldi politiko bat aipatzen ditu akusazioko elementu gisa, beste jarduera politiko batzuen artean.

Bi elementu horiek, ordea, ez zituen onartu Paueko Auzitegiak bere garaian, Batasunako militantearen aurkako euroagindua aztertu zuenean. Horrek hautsak harrotu ditu Ipar Euskal Herrian eta hainbat hautetsi haserre mintzatu dira.

Max Brisson UMPko buruzagiak, esaterako, bere Twitter kontuan salatu du «Espainiako justizia Aurore Martinek Frantzian ukan duen jarduera politikoa ikertzen» ari dela eta «eskandalutzat» jo du auzitegi espainolek auzitegi frantses baten iritzia bortxatu izana. Aurore Martinen jarduera politikoa ikertzea «zinez larria» dela nabarmendu du Biarrizko kontseilari orokorrak.

Jean-Rene Etchegaray MoDemeko ordezkari eta Baionako hautetsiak ere kritikatu egin du Auzitegi Nazional espainolaren erabakia eta auzi honek «oinarrizko eskubideei mespertxua» agerian uzten duela esan du.

Bestalde, Bretainian dagoen Euskal Herriarekiko elkartasun komiteak oharra kaleratu du Aurore Martinen atxiloketa eta Estatu espainol eta frantsesaren «jazarpen polizial eta judiziala» salatzeko.

Atzo, alderdi guztietako hautetsiek Baionako suprefeturaren aurrean elkarretaratzea egin zuten Aurore Martinen askatasuna eskatzeko. Senpereko Udalak aho batez onartu zuen Batasunako militantearen Espainiaratzea salatzen duen mozioa eta gaur iluntzean Hendaiako Udalak beste hainbeste egingo du.

Martinen atxiloketak eta Espainiaratzeak erreakzio soka luzea sortu du azken egunetan Ipar Euskal Herriko alderdi politikoetako ordezkarien artean. Estatu frantseseko komunikabideetan ere harrabotsa eragin zuen albisteak.

Martin pasa den ostegunean atzeman zuen Polizia frantsesak Maulen, eta Estatu espainolaren esku utzi Biriatun, ordu batzuk beranduago.

Biharamunean epailearen aurrean deklaratu zuen politikari independentistak Madrilen, eta espetxeratua izan zen ondoren.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s