ELKARTASUN KAMISETAK

Posted: 2012/11/04 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Behobia-Donostia lasterketan ere presoen aldarria presente izango da

 

Behobia-Donostia lasterketan Herrirako kamisetekin ateratzeko deia eginez agerraldia egin dute hainbat korrikalarik Azpeitian. Bertan spot bat grabatu dute, eta lasterketarako atera diren kamisteak erakutsi dituzte.

Kamiseta lortzeko bidea:

Behobia-Donostia lasterketan presoen eskubideen aldeko kamisetak eramateko deialdia indartzeko, entrenamendu saioa eta spot grabaketa burutuko dira datorren larunbatean Azpeitian, goizeko 11:00etan, Loiolako basilikaren aurrean. Bertan, herri ezberdinetako hainbat korrikalarik parte hartuko dute, Herriraren kamisetak soinean dituztela, lasterketa honetara kamiseta horrekin joatera animatuz.

 

Korrikalari guztiok gonbidatuak zaudete bertan parte hartzera!

BEHOBIA-DONOSTIA: Elkartasun kamisetak!

Azaroaren 11an ospatu da aurtengo Behobia-Donostia lasterketa. Azken urteotan ohikoa izan da hainbat partaideren aldetik euskal preso politikoei erreferentzia egiten dieten kamisetak eramatea.

Aurtengoan, Herrira mugimendutik, honako proposamena luzatu nahi diegu horretarako prest dauden korrikalari guztiei. Denok kamiseta berdina eramatea, non presoen herriratzeaz eskatzeaz gain urtarrilaren 12ko manifestaziorako deialdia izango duten kamisetek.

Herrira arduratuko da kamisetak atera eta banatzeaz. Horretarako honako azalpenak ematea beharrezkoa ikusi dugu:

Neurriak honakoak izango dira:
Nesken kasuan: S, M, L
Mutilen kasuan: S, M, L, XL

Eskaerak modu ahalik eta bateratuenean egitea eskatuko genizueke. Kuadrilaka, taldeko, herrika, auzoka e.a.

Prezioa 10 eurokoa izatea proposatzen dugu.

Eskaera egitean zehaztu kamiseta kopurua, neurriak eta herria.

Bidali zuetako baten telefono kontaktu zenbakia.

Eskaerak egiteko helbide elektronikoa: gipuzkoa.kude@herrira.org

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s