AURORE MARTIN ASKATU!

Posted: 2012/11/04 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Aurore Martinen askatasuna exijitu dute Ipar Euskal Herriko alderdi politiko guztiek

 

Aurore Martinen atxiloketaren harira Bake Bidea mugimenduak Baionan antolaturiko sustengu agerraldian alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragile ezberdinetako 80 bat ordezkarik parte hartu dute eta Gobernu frantsesaren jarrera «ulertezina» dela adierazi dute.

20121103_baiona

 

Aurore Martin militante independentistaren atxilotze eta espetxeratzeak kritika ugari eragin ditu Ipar Euskal Herrian eta inoiz ikusi ez den elkartasun argazkirik handiena eragin du. Izan ere, Bake Bidea mugimenduak deituta 80 bat eragiletako ordezkarik agerraldia egin dute gaur goizean Baionan Martinen askatasuna exijitzeko.

Beste askoren artean, Jean Jacques Lasserre senatariak hartu du hitza Euskal Herriko hautetsien Kontseiluaren izenean eta Parisko Gobernuari eskatu dio beharrezkoa den guztia egiteko Martin etxera ekartzeko.

Ildo horretan, «inteligentzia falta» leporatu dio Gobernu frantsesari bake prozesu bat abian den bitartean horrelako «hankasartze» bat egitea «ulertezina» eta «onartezina» delako.

Frederic Espagnac PSko senatariak ere adierazpenak egin ditu eta Parisko Gobernuaren jarrera gaitzetsi du Ipar Euskal Herriko alderdi sozialistako kide guztien izenean.

Atxiloketaren eta euroaginduaren inguruan azalpenak eskatuko dizkiotela Gobernuari esan du eta neurri ezberdinak hartuko dituztela azpimarratu dute. Alde batetik, Gobernuari interpelazio bat helaraziko diotela agindu du eta Jean Marc Ayrault Frantziako lehen ministroarekin bilera bat egiteko eskatuko dutela.

Espagnacek enbaxadore frantsesari eskatuko dio Martin baldintza onetan dagoela egiaztatzea, hori bermatzea berari dagokion zeregina dela argudiatu baitu, eta Kontseilu Konstituzionalean euroaginduaren inguruan interpelazio bat jarriko dutela agindu du.

UMPko ordezkariek ere kritikatu dute Martinen atxiloketa. Izan ere, alderdi guztietako ordezkariek babestu dute Martin. Besteak beste, Modem, UMP, PS, AB, Batasuna, EA, EAJ-PNB, EE-Berdeak, PCF eta NPA alderdietako kideak izan dira agerraldian. Hautetsiei dagokienez ere alderdi guztietako ordezkariak izan dira.

Aldi berean, CGT, LAB, ELA, Solidaires eta CFDT sindikatuetako ordezkariak eta gizarte eragile ezberdinetakoak ere izan dira. Eleak, Anai artea, CIMADE eta LDH, hain zuzen ere.

Astelehenean elkarretaratzea egingo dute 13.30etan Biaona suprefekturaren aurrean.

Martin ostegunean atxiotu zuen Poliza frantsesak Maulen eta egun berean Guardia Zibilaren eskuetan utzi zuten Biriatun 2010eko euroagindu batengatik. Militante independentistak ezkutatzea erabaki zuen epaitegiek euroagindua onartu ondoren, baina 2011ko ekainean bizitza publikoa egiteko hautua egin zuen. Egun batzuk beranduago atxilotzen saiatu ziren, baina herritarrek poliziarengandik askatzea lortu zuten.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s