MURRIZKETARIK EZ!

Posted: 2012/11/02 in EKONOMIA

LABek instituzioei EEE bidez sektore publikoko langileen kaleratzeei bide emateko atzo argitaratutako neurria bete ez dezaten eskatzen die

 

Enpleguaren Erregulaziorako Espediente bidez (EEE) sektore publikoko langileen kaleratzeei bide emateko atzo, urriak 30, BOEn argitaratutako neurria, PPren Gobernuak azken hilabeteotan sektore publikoa suntsitzeko hartutako neurrien jarraipena da.

Araudi honek otsailean kaleratu eta uztailean birmoldatu zen lan erreforman du oinarria, eta oraingoan, EEEak sektore publikoan gauzatzeko “aurrekontu ez-nahikotasuna” zertan datzan zehazten du. Horrela udal, erkidego autonomiko edo ente publikoetan, aurreko urtean defizitarekin amaitu eta urte horretako aurrekontua %5 (edo azken bi urteotakoa %7) murrizten denean gauzatu ahal izango da. Murrizketa hau kontabilizatzeko, aurrekontuen indarraldian zehar dekretatutako edozein murrizketa gehitu ahalko zaio.

Gogoratu behar dugu egun administrazio asko eta asko egoera honetan aurkitzen direla, hain zuzen ere, administrazio hauek badirelako herritarroi dagozkigun oinarrizko eskubideak egikaritzeko zerbitzu publikoak eskaini behar dituztenak. Horrela, neurri honen bitartez milaka langile publiko kalean uzteko arriskuarekin batera, zerbitzu hauek eskaintzeari utzi edota horien kudeaketa esku pribatuetan utziko dute.

Esan bezala, azken neurri hau azken hilabete eta urteotan sektore publikoa deuseztatzeko hartutako neurrien jarraipena da. Norabide honetan hartutako erabakiek sektore publikoko langileen lan baldintzak okertzeaz gain jada milaka lanpostu publikoen suntsiketa ekarri dute (ordezkapenak mugatuz, lan eskaintza publikoak ezin eginez, lan astea luzatuz, …), zerbitzu publikoen hauen eskaintza nabarmen mugatu delarik eta bere kalitatea okertzeko arriskua handituz. Eta zoritxarrez, momentuz soka luze honek etenik ez duela izango aurreikusi dezakegu.

Alde horretatik, LAB sindikatutik Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako instituzio ezberdinetako arduradun politiko ezberdinei deia luzatzen diegu neurri hau, eta inposatutako bestelakoak, bete ez ditzaten. Horrela eskatzen baitu bertako langileen eta herritarren gehiengoak.

Zerbitzu publikoen garapenaren alde eta enplegu publikoaren sorreraren aldeko hautua da eragile sindikal, sozialek, baina baita politikoek ere egin behar duguna. Sektore eta langile publikoen eskubideen aurka eta murrizketen alde egiten duten instituzioen jarreraren aurka mobilizatzen jarraituko dugu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s