HOLLANDE ETA AURORE MARTIN

Posted: 2012/11/02 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Ezker abertzalea: “Sarkozyk egin ez zuena Hollanden gobernuak egin du”

Ezker abertzaleak nabarmendu du bizitza publikoa egiten ari zela Aurore Martin, eta Bake Bidean mugimenduan parte hartzen zuela.

Iazko ekainean Martinen atxiloketaren ondotik nolabaiteko akordio bat bazegoela bere aurkako euroaginduaren ez aplikatzeko argi du ezker abertzaleak, goizean eman prentsaurrekoan erran duenaz. Izan ere, iazko ekainean huts egin zuten atxiloketatik ez zen batere gordetzen Martin, bizi publikoa zeraman.

Ezker abertzaleak nabarmendu du Bake Bidean bakearen mugimenduaren aldeko lan taldean ari zela aktiboki, bereziki heldu den abenduaren 15ean Baionan antolatzeko forumari begira. Jakina zen non bizi zen, zer egiten zuen. Baina ez zuten atxilotu. Orain, berriz, atxiloketa horrekin, Claude Gueant Sarkozyren gobernuko barne ministroa zenak egin ez zuena, gaur egungo Frantziako Barne ministro den Manuel Vallsek egin duela azpimarratu ezker abertzaleak: “Sarkozyk egin ez zuena Hollanden gobernuak egin du”, Ezker Abertzaleko kide den Jean-François Leforten hitzetan.

Hori horrela, “edozein errepresio forma gelditzea” galdegin dute prentsaurrekoan. Beste hamar bat euroagindu daudela oroitarazi baitute; hainbat militanteen aurka, dela Segi, Askatasuna edo beste. Nortasun agiria Frantziakoa dutenak.

Argi dute atzoko polizia operazioa “aintzinetik pentsatua” zela. Beste kontrol bat bazegoen Martinek hartzekoa zuen bidean, zehaztu dutenez.

Aieteko konderentziaren haritik aritu dira, bakearen parioa berretsiz, eta deituz mobilizatzera, besteak beste, aspaldian Herrirak deitu azaroaren 10eko manifestaldira.

Francois Hollandek babesa agertu zion iaz Aurore Martini

Iazko uztailean Aurore Martinen aurkako estradizio eskariari “bestelako irtenbide bat” emateko eskatu zion orduan Frantziako presidente zen Nicolas Sarkozyri. Orduko hartan PSko presidentegai zela, Hossegorren (Landak) elkarrizketa bat egin zioten France Bleu Pays Basque irrati kateari.

Elkarrizketa hartan Hollandek babesa agertu zion Aurore Martini, eta, zeharka bada ere, estradizioaren aurka zegoela iradoki zuen. Aurore Martinen auzian “konponbide onuragarri bat” bilatzea galdegin zion Nicolas Sarkozyren Gobernuari.

Estradizioaren aurka zegoen galdetu zioten, eta Hollandek “beste irtenbide bat” bilatu beharra zegoela erantzun zuen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s