AURORE MARTIN ESPETXERA

Posted: 2012/11/02 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Aurore Martin espetxeratzeko agindu du epaileak

10:00 aldera igaro da epailearen aurretik, eta ordu laurden inguruko deklarazioa egin du.

Hura baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu du Pablo Ruz epaileak.

12:00etan elkarretaratze bat egin dute Maulen, eta hainbat hautetsik egin dute bat protestarekin.

Helegitea jarriko dutela iragarri du Jone Goirizelaia abokatuak.

Gaua Guardia Zibilaren esku igaro du Aurore Martinek, eta goizeko hamarrak aldera deklaratu du Pablo Ruz epailearen aurrean,  Auzitegi Nazionalean. Ordu laurden inguru iraun du deklarazioak, eta ziegara eraman dute gero, epaileak zer erabaki zain. Hura baldintzarik gabe espetxeratzeko agindua eman du epaileak.

2006ko urtarrilean Batasuneko Mahai Nazionaleko kide aukeratu zutela, eta kide bezala Iruñean urte bereko martxoaren 24an eginiko aurkezpenean parte hartu zuela azaldu du Ruzek. Gainera, baldintzarik gabe kartzelaratzeko agindu du, “ihes egiteko arrisku argia” dagoelakoan.

Jone Goirizelaia da Martinen abokatua, eta Euskadi Irratiari eginiko adierazpenetan esan du Batasuneko kideak tratu ona jaso duela. Gainera, jakinarazi du helegitea jarriko diola epailearen erabakiari.

Eguerdian elkarretaratze bat egin dute Mauleko polizia etxearen aurrean, eta 300 pertsona inguru elkartu dira. Besteak beste, protestarekin bat egin dute hainbat hautetsik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s