IZASKUN LESAKA ETA JOSEBA ITURBIDE ESPETXERA

Posted: 2012/11/01 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbide espetxeratu egin dituzte

Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbide, igande goizaldean Maconen atxilotu zituzten ustezko bi etakideak espetxeratu egin dituzte, Laurence Le Vert epailearen aurrean deklaratu ostean.

2012102_macon3

Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbide atzo arratsaldean eraman zituzten Laurence Le Vert Parisko epailearen aurrera eta hark prozesatu egin zituen, «gaizkile taldeko» kide izatea, armak eta lehergailuak eduki eta garraiatzea eta dokumentu faltsuak izatea leporatuta, Efe agentziak zabaldu duenez.

Le Verten aurrean izan ondotik atxiloketa eta askatasunen epailearen aurrera eraman zituzten eta hark espetxeratzeko agindu zuen.

Lesaka eta Iturbide igande goizaldean atxilotu zituzten Maconeko hotel batean. Barne Ministerio espainolak ETAko zuzendaritzako kide izatea egozten dio lehenari.

Hotela miatu ostean, poliziek atzemandako materialea ahaztuta utzi zuten, poltsa batzuetan, zaborrontzi batzuen ondoan. Kazetariak lasai asko kuxkuxeatzen aritu ziren, hoteleko jabea ohartu eta poltsak jasotzea agindu zuen arte.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s