AURORE MARTIN ATXILOTUTA

Posted: 2012/11/01 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Aurore Martin atxilotu du Frantziako Poliziak Maulen

‘Le Journal du Pays Basque’ kazetak eman du atxiloketaren berri. Arratseko laurak aldera atzeman dute Maulen, Poliziaren kontrol batean.

Iazko ekainean hura atxilotzen saiatu ziren, baina herritarrek galarazi zuten.

Batasunako kidea izatea egotzita, Espainiako epaitegiek Martin atxilotzeko eskatua zuten, nahiz eta Iparraldean legezko alderdi politikoa den. Hain justu, Hego Euskal Herrian ekitaldi politikoetan parte hartzeagatik hura atxilotzeko agidua eman zuen Espainiak. 2010eko abenduan publikoki adierazi zuen bere burua gordeko zuela, eta sei hilabete eman zituen horrela. 2011ko ekainean itzuli zen bizitza publikora.

Hamabi urteko kartzela zigorra eskatu dute beretzat. Iazko ekainaren 21ean Frantziako Polizia Baionan Martin atxilotzen saiatu zen, baina hainbat herritarrek saihestu zuten hura preso hartzea.

33 urte ditu Martinek, eta Eiheralarren bizi da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s