URTARRILAK 12: MOBILIZAZIO ERRALDOIA

Posted: 2012/10/31 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Herrira-ren urtarrileko mobilizazioa ekarpen ugari ari da jasotzen

Unai Iturriagak egin du kartela, eta Joseba Sarrionandiak poema bat egin du.

‘Herrira Noa’ kultur ekitaldia ere aurkeztu du mugimenduak.

Herrira mugimendua urtarrilaren 12ko Bilboko mobilizazio “erraldoirako” hainbat herritar, eragile, arlo, profesional eta banakoren ekarpenak jasotzen ari da, gaur Bilboko Kafe Antzokian esan duenez. Unai Iturriagak mobilizaziorako egindako kartela eta Joseba Sarrionandiak sortutako poema aurkeztu ditu. Halaber, Gotzon Barandiaranek diseinatutako Herrira Noa kultur ekitaldiaren berri ere eman du.

Herrira Noa-ren oinarria euskal preso eta iheslariek espetxean edo deserrian sortu dituzten obrak dira, eta hainbat musikari eta kulturgilek parte hartuko dute azaroaren 18tik urtarrilaren 6ra bitarteko emanaldietan.

– Azaroak 18: 18:00etan, Gernika-Lumon, Jai Alai pilotalekuan.

– Abenduak 2: 18:00etan, Gasteizen, Jimmy Jazz aretoan.

– Abenduak 23: 18:30ean, Villabonan, Gurea zineman.

– Urtarrilak 6: 19:00etan, Berriozarren, Mendebaldea ikastetxean.

Hurrengo astean, Josu Zabalak Sarrionandiaren koplak oinarri hartuta egindako kanta aurkeztuko du Herrira-k. Spot bat ere ari dira prestatzen.

Amaia Esnal mugimenduko kideak esan du urtarrilaren 12ko mobilizazioaren izaera “parte hartzailea, irekia eta masiboa” dela.

Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioaren aurkezpen ofiziala azaroaren 13an egingo dute, Bilbon. Aurtengo urtarrileko mobilizazioan ehun mila lagun pasa bildu zirela esan zuen Herrira-k.

Joseba Sarrionandiak egindako poema

 

Igerian, hegan, oinez…
Pausorik pauso bagoaz.
Lainoa nahinora doa,
Baina gu,
baina gu herrira goaz.

Arrainak saretik ihes,
Txoriak libre dabiltza;
Askatasunaren bila
dabil gutako bakoitza.

Gerra eta zoritxarra,
Ez da ezinbestekoa;
Askatasuna behar da,
denontzat benetakoa.

Hormetan daude ateak
eta muga da pausua;
Oztopoa ez da izango
Guretzat enbarazua.

Kartzela egin nahi dute
Herriak itotzekoa;
Herri bat egingo dugu
Kartzelarik gabekoa.

 

Joseba Sarrionandia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s