ERRESISTENTZIA EGUNA

Posted: 2012/10/30 in errepresioa

Erresistentzia Eguna Kurdistanen

 

49 egunez gose greba mugagabean dauden presoei elkartasuna adierazteko, protesta eguna dute gaur Kurdistanen.

Hainbat hiritan istiluak izan dira polizien eta herritarren artean.

Erresistentzia Eguna dute gaur kurduek, irailaren 12az geroztik gose greba mugagabean diren preso kurduei babesa adierazteko. BDP Bake eta Demokraziaren Alderdiak deitu du gaur protesta egitera; alderdi horretako diputatu eta alkateek bat egingo dute gose grebarekin, eta gutunak bidali dizkiete nazioarteko hainbat agintari eta kazetariri, kurduen eta presoen egoeraren berri emateko. Besteak beste, Nazio Batuen Erakundeko eta Europako Batasuneko giza eskubideen sailei eta Ameriketako Estatu Batuetako Senatuko eta Kongresuko kideei helarazi diete gutuna, Firat berri agentziak jakinarazi duenez.

Ameden, Turkiaren mendeko Kurdistango hiriburuan, denda gehienak ez dituzte gaur zabaldu, eta espetxearen aurrean elkarretaratzera deitu du BDPk. Amedeko gobernadoreak protestak galarazi ditu, eta presondegia inguratua dute poliziek, elkarretaratzeak saihesteko. Poliziak negar gasak jaurti dizkie herritarrei, eta harrika erantzun dute hainbatek. Sirnaken ere istilu ugari izan dira goizean, Poliziaren eta manifestazio batean parte hartu dutenen artean.

Presoek 49 egun daramatzate gose greba mugagabean. Haien protestaren helburuak dira PKK-ko buru Abdullah Ocalan askatzea, Turkiako Gobernuarekin bake egoera bat negozia dezan; Ankarak publikoki kurdueraz hitz egiteko eskubidea errespetatzea; eta Turkiaren mende dagoen Kurdistango gatazka politikoari irtenbidea emateko pausoak has ditzala Turkiak.

DTK Gizarte Demokratikoaren Kongresua alderdiak ere atxikimendua azaldu dio BDPk gaurko antolatutako protesta sortari.
 

Ezker abertzaleak “babes osoa” adierazi die preso kurduei

Ezker abertzaleak elkartasuna eta “babes osoa” adierazi die “Turkiako 58 espetxetan gose greba mugagabean diren 776 preso politiko kurduei”. Ezker abertzaleak eskatu du preso kurduen aurkako giza eskubideen bortxaketa guztiak amaitzeko, eta “herri kurduaren eskubide nazionalak” onartu eta euren hizkuntz eskubideak errespetatzeko.

Turkiako Gobernuaren jokabidea kritikatu du ezker abertzaleak, ohar batean. “Turkiako Gobernuaren jarrera nazioarteko araudi demokratiko guztien kontrakoa da, eta Kurdistango gatazkari irtenbide demokratiko eta baketsu bat ematea oztopatzen du argiki”.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s