AZAROAK 10, HURBILDU BAKERA

Posted: 2012/10/29 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

150 hautetsik baino gehiagok bat egin dute azaroaren 10eko Baionako manifestazioarekin

 

150 hautetsik baino gehiagok bat egin dute heldu den azaroaren 10ean Baionan presoen eskubideen alde egingo den manifestazioarekin, Herrirak jakinarazi duenez. Senatariak, diputatuak, kontseilariak, zinegotziak eta 40 auzapez daude bat egin dutenen artean.

 

Herrirak azaroaren 10ean Baionan euskal presoen eskubideen alde deitu duen manifestazioak sostengu zabala jaso du. Aurreko astean eragile politiko, sindikal eta sozialen artean lortu duen babesaren berri eman zuen, eta gaur, berriz, hautetsien artean.

Azaldu duenez, 150 hautetsik baino gehiok manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Senatariak, diputatuak, kontseilariak, zinegotziak eta 40 auzapez daude bat egin dutenen artean.

Frederique Espagnak senataria; Sylvaine Alaux eta Colette Capdevielle PSko diputatuak; Jean Lassalle MODEM alderdiko diputatua; Kotte Ezenarro Kontseilu Orokorreko lehendakariordea; Alain Iriart kontseilari nagusi eta Hiriburuko auzapeza; eta Alice Leiziagezahar, Monique de Marco eta Martine Alcorta eskualdeko kontseilariak dira babesa adierazi dutenetako batzuk.

Horiekin batera, Biarritz, Senpere, Aldude, Azkarate, Lekuine, Aloze, Izpura, Lehutze, Gamarte, Behorlegi, Maule, Zuraide, Urepele, Sara eta Donazaharreko auzapezek ere atxikimendua eman diote manifestazioari, beste batzuen artean.

Manifestazioa Euskaldunen plazatik abiatuko da, 15.30ean.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s