ZURE HERRIAN EMANALDIRIK NAHI?

Posted: 2012/10/28 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Barrura begiratzeko leihoak.

 

Zure herrian emanaldi bat antolatu nahi?

Azkenean iritsi da hilabete luzetako lana ikusteko aukera. barru begiratzeko leihoak gaur arratsaldean estrenatuko da Bilbon, eta gaurtik aurrera hamaika emanaldi antolatzea da proiektua bultzatu dutenen asmoa. Edonork antolatu lezake emanaldi bat bere herrian. Horretarako, bultzatzaileek harremanetan jartzea besterik ez da egin behar.

 

 

 

Bilboko estreinaldia eta jira

Zinez elkarteak jakinarazten du datorren larunbatean, urriak 27, “Barrura begiratzeko leihoak” dokumentala estreinatuko dela, Bilboko Bizkaia Aretoan (EHUko paraninfo berrian). Sarrerak gaurtik salgai daude, Bilboko Kafe Antzokian eta Kalderapeko tabernan. Egun horretatik hasi eta urte bukaerara arte, filma hainbat hiri eta herritan ikusi ahal izango da.

Polemika, mehatxu eta susmo txar guziekin bukatzeko modurik onena, pelikula bera ikustea delakoan gaude. Jendeak dokumentala ikusten duen momentutik, nabarmen geldituko da pairatutako persekuzioaren zentzugabetasuna eta hala, “film maldito” izateari utziko dio, “film huts” bilakatzeko: Gizartearen agenda sozialean leku garrantzitsua okupatzen duen gai bati, ikuspegi humano batetatik heldu nahi izan dion proposamen artistikoa.

Pelikularen “Jira” Bilboko estreinaldiarekin hasiko da eta urte bukaerara arte, “Barrura Begiratzeko Leihoak” Euskal Herriko zazpi lurraldeetako 30 herri eta hiri baino gehiagora iritsiko da. Hainbat zinema, kultur etxe zein unibertsitatetan egongo da ikusgai: Bilbao, Gasteiz, Donostia, Baiona, Tolosa, Gernika, Etxarri-Aranaz, Portugalete, Arrasate, Durango, Hendaia, Agurain, Garazi, Maule edo eta Ondarroan, besteak beste. (Egutegi osoa, beste dokumentu batean atxikitzen dugu). Emanaldi hauetako batzuetara, zuzendariak bertaratuko dira, filma aurkeztera.

Zentzu horretan, nabarmendu gura dugu, “Jira” ez dagoela itxita eta emanaldi bat antolatu nahi duen nornahik, emanaldiak@zinez.net helbidera idatziz jarri ahalko duela gurekin harremanetan. Emanaldien egutegia gure webgunean (www.zinez.net)  egongo da eskuragarri eta astez aste berritzen joango da.

Ilusioz beterik gaude filma azkenean ikusi ahal izango delako. Hala ere, gizartean “Barrura begiratzeko leihoak” ikusteko gogo eta espektatiba handiak daudela sentitu arren, filma erakustea lortzeko pasatu ditugun zailtasunak salatu gura ditugu. Kasu zenbaitetan, boikota eta humillaziotik gertutik egon baitira. Espazio publikoen alokairua ukatzera iritsi zaizkigu, sinpleki, “garenak garelako”. Gaizkile bezala tratatuak sentitu gara edo, kasurik onenean, bigarren mailako hiritar bezala. Zentzu horretan, Arartekoarengana jotzeko aukera aztertzen ari gara; izan ere, argi eta garbi esan behar dugu, pelikularen kontra ez dagoela inolako prozedimenturik zabalduta. Orain arte egon den bakarra, Espainiar Gobernuaren ordezkariaren “adbertentzia” bat izan da “deliktiboa izan daitekeelakoan”. Eta bide nabar esanda, berak ez du filma ikusi.

Legeak baldin badio “denak garela errugabeak kontrakoa demostratu arte”, guk gehitu nahi genuke, “obra artistiko orok ere libre izan behar duela”.

 

30 emanalditik gora!

Filmaren  estreinaldirako   bost  egun   baino  geratzen   ez  diren  honetan, 30 emanalditik gora lotu ditugu!

BILBO: URRIAK 27

Ataun: urriak 27

Ondarroa: urriak 27, 28

Tolosa: urriak 27, 28

Zestoa: urriak 28

Agurain: urriak 28

Lazkao: urriak 28

Soraluze: urriak 31

Arrasate: azaroak 1, 2

Ordizia: azaroak 1, 3, 4, 5

Baiona: azaroak 2

Maule azaroak 3

Villabona: azaroak 4, 5

Bilbo: azaroak 6

Galdakao: azaroak 8

Idiazabal: azaroak 9

Etxarri Aranatz: azaroak 9

Zumaia: azaroak 15

Berriatua: azaroak 15

Lekeitio: azaroak 16

Beasain: azaroak 16

Leitza: azaroak 16, 17

Elorrio: azaroak 18, 19

Donostia: azaroak 20

Legazki: azaroak 23, 24

Alegia: azaroak 23, 24

Markina: azaroak 30

Urretxu: azaroak 30

Larrabetzu: abenduak 14

Sopelana: abenduak 14

Durango: abenduak 16

Gernika: abenduak 26

Antolatu zuk ere zure emanladia:

http://www.zinez.net/emanaldiak

(0034) 678 483 772

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s