TXOMIN JOAN ZAIGU

Posted: 2012/10/25 in ezker abertzalea

Txomin Ziluaga ezker abertzaleko buruzagi historikoa hil da

Txomin Ziluaga ezker abertzaleko buruzagi historikoa ospitalean hil zen atzo, 72 urterekin.

HASI alderdiko buru eta HBren sortzaile 70eko eta 80ko hamarkadetan eta egun ezker abertzalearen estrategia berriaren sustatzaile ere izan da Ziluaga.

Militantzia politikoko kideek bere lana biziki eskertu dute: «Zaila baina emankorra izan den ibilbidean gurekin egon da».

p015_f03_19772.jpg

Txomin Ziluaga ezker abertzaleko buruzagi historikoa ospitalean hil zen atzo 72 urterekin, duela bi egun lurrera erori eta bertan ingresatu ondoren. Berriak samina zabaldu du ezker abertzaleko militantzian, Ziluaga erreferente izan baita hainbat belaunaldirentzat.

Erandiotarra jaiotzez, Ziluaga 29 urterekin atxilotu zuten eta zazpi urte eman zituen kartzelan. Ibilbide politiko erreferentziala izan zuen gerora, 80ko hamarkadan, HASI alderdiko idazkari nagusi gisa lehenik, eta Herri Batasunako Mahai Nazionaleko kide gisa ondoren. Indar politiko horretako izen nagusietako bat izan zen urte haietan.

Hamarkada horren bukaeran, ETAren eta Gobernu espainolaren arteko Aljerreko elkarrizketaren atarikoetan, krisi larria izan zen HASI eta KASen barruan. Gaur egun oraindik ere krisi haren gainean era bateko eta besteko irakurketak daude, eta, hala ere, garai hartan aurrez aurre zeudenetako batzuk egun kideak dira berriro. Aldiz, Hipercor-eko atentatuaren ondoren ETAri «oporrak» har zitzala gomendatzeagatik Ziluaga kritikatu zuten beste batzuk beste aldeko mutur politikotik harago daude gaur egun.

Gatazka horren ondorioz, Ziluagak aurrez aurre izan zituen KASeko buruzagitza, bai eta ETAren zuzendaritza ere. Egoera horren aurrean, idazkaritza nagusia utzi zuen, baina, hala ere, 1987 amaierako Zestoako biltzar gorabeheratsuan izendatua izan arren, ez zuen bere burua hautagai gisa aurkeztu 1988 hasieran berritzekoa zen Mahai Nazionala osatzeko, hain zuzen, huts egin zuen Aljerreko prozesuari proiekzioa eman ahal izateko diseinatutakoa.

 

 

 

Batere aldatu ez zirenak politikariaren pentsamolde sendoa eta konpromisoa izan ziren. Barne krisi gogor hori izan arren, Ziluagak ez zuen beste bide politiko bat hartu. Ziluagaren ibilbidea defendatu dutenek zein kontra izan zituenak bat datoz bai gizaki bai ekintzaile politiko gisa zuen maila nabarmentzean, baita proiektu politiko independentista eta iraultzailearekiko zuen konpromisoa aitortzean, are bere burua gaizki tratatua sentitu zuen uneetan.

Urteetan, publikoki agerpenik egin barik egon ostean, ezker abertzaleko bere kide guztiekin agerraldia egin zuen, fokua inoiz utzi ez zuen tokira begira jartzea besterik ez baitzegoen bera hortxe aurkitzeko. 1997an kartzelatu zituzten Mahai Nazionaleko kideei erabateko sostengua eman zien. Ondoren, ez politikaren lehen lerroan egon zenean adinako inplikazioaz, baina Euskal Herritarrok proiektuan hartu zuen parte, eta lehenengo lerroan jardun zen Batasunako egoitzak defendatzen, 2002an ilegalizazioaren ondoren indar polizialak horiek ixtera joan zirenean.

Ezker abertzalearen estrategia aldaketaren alde ere agertu zen publikoki beste militante historikoekin batera. Esaterako, Altsasuko Mahaian parte hartu zuten beste buruzagien ondoan «fase politiko berri bat zabaldu» beharra zegoela defendatu zuen Ziluagak, duela bi urte Altsasun bertan eginiko agerraldian.

Ezker abertzaleak atzo nabarmendu zuenez, hamarkadetan Euskal Herriko giza eta nazio askapenaren alde lan egin du Ziluagak.

Sendiari samina helarazteaz gain, bere omenez izango diren ekitaldietan parte hartzera dei egin dute.

«Txomin joan zaigu» esanez hasten den gutunean, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak Ziluagaren ibilbidea nabarmendu zuen. «Aurrera egiteko badugu zer ikasi gure aurrekoez, eta hor izango dira Txominen irakaspenak ere. Gure haurrek biharko ikastoletan beraien izenak ikasiko dituzte. Hori da gure ardura», adierazi zuen Garitanok.

 

 

 

Txomin Ziluaga será despedido esta tarde en la playa de Laga

El histórico dirigente abertzale Txomin Ziluaga será despedido esta tarde (18.00) en un acto que tendrá lugar en la playa de Laga, en Ibarrangelu.

Ziluaga falleció ayer en el hospital a consecuencia de una enfermedad respiratoria.

20121015ziluaga

El histórico dirigente abertzale Txomin Ziluaga falleció ayer en el hospital a consecuencia de una enfermedad respiratoria, a los 72 años.

El que fuera secretario general de HASI entre 1978 y 1988 y uno de los fundadores de Herri Batasuna será despedido esta tarde (18.00) por la sociedad vasca en un acto que tendrá lugar en la playa de Laga, en Ibarrangelu.

Ziluaga ha sido uno de los impulsores de la nueva estrategia de la izquierda abertzale.

Aportación «humana, política y militante»

La izquierda abertzale ha destacado y agradecido su «aportación humana, política y militante» y ha recordado que el «compromiso revolucionario para con su pueblo» ha sido «el eje que ha vertebrado la vida» de Ziluaga.

«Txomin ha estado a lo largo de décadas en la primera linea de la lucha por la liberación nacional y social de Euskal Herria, en HASI, en la creación de Herri Batasuna y posteriormente en su mesa nacional. Ha estado junto con nosotros y nosotras en el difícil pero fructífero camino recorrido por la izquierda abertzale a lo largo de esta ultima década, realizando su aportación en la construcción de un nuevo escenario para nuestro país», ha subrayado en un comunicado.

La izquierda abertzale ha trasladao sus «más sentidas condolencias» a la familia y allegados de Ziluaga y ha hecho un llamamiento a la ciudadanía para que participe en los actos que se organicen en su homenaje en los próximos días.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s