“TVEk OBJEKTIBITATE PRINTZINPIOAK BAZTERTU ZITUEN”

Posted: 2012/10/23 in KOMUNIKABIDEAK

Hauteskunde emaitzez TVEk eginiko jarraipena kritikatu du etxe horretako albistegien batzordeak

Nabarmendu du EH Bilduko lehendakarigai Laura Mintegiren agerraldia hasi eta berehala eten zuela emanaldia, eta laugarren indarra izan den PPko lehendakarigai Antonio Basagoitiren hitzei lehentasuna eman ziela.

TVEko albistegi batzordeak ohar bat argitaratu du Espainiako telebista kate publikoak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzen gainean egin zuen jarraipenaz. Hain zuzen, batzordeak kritikatu du Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiaren agerraldia hasi eta berehala etetea seinalea eta lehentasuna ematea PPko hautagai Antonio Basagoitiri.

Batzordeak oroitarazi du bigarren indarra izan dela EH Bildu, PP laugarren alderdia izan dela eta, “objektiboki”, interes informatibo gehien pizten zuena Mintegiren agerraldia zela. Basagoiti lehenetsita, TVEk “agerraldien denborak eta ordenak izan behar duten proportzionaltasun eta objektibitate printzipioak baztertu zituen”, albistegi batzordearen esanetan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s