SALBUESPEN NEURRIEKIN AMAITU!

Posted: 2012/10/23 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Espainiar gobernuaren errekurtsoa tramitera onartu du Estrasburgok

Herriraren balorapena Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rioren kasuaren sententziaren harira Espainiak aurkeztutako aztertze eskaera onartu izanaren aurrean

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Del Rio eta 197/2006 doktrinaren auzia sala nagusira eramatea onartu du, Espainiak aurkeztutako sententziaren azterketa eskariari erantzunez. Gogoratu beharra dago, uztailean Europakon Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rioren berehalako askatasuna agindu eta 197/2006 doktrina errefusatu zituela. Espainiak aurkeztutako eskaera hau onartzeak ez du inondik inora suposatzen Tribunalak uztailean publikatutako epaiarekin bat egiten ez duenik.

Kezkagarria da Espainiak hartutako erabakia. Izan ere, giza eskubideen errespetuaren zaindari behar duen epaitegi baterara jotzen du, euskal preso politikoen oinarrizko giza eskubideak urratzen jarraitu asmoz. 197/2006 doktrina aplikatuta duten presoek hamarnaka presoek zigorra beteta baitute eta aspaldi aske egon beharko lukete. Horiek horrela, 197/2006 doktrinaren ibilbidea ahalik eta azkarren amaitu beharko litzatekeela uste du Herrirak, jadanik euren zigorrak beteta dituzten pertsonen espetxealdia are gehiago ez luzatzeko.

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak uztailean hartutako erabakia berretsiko duela sinetsita gaude. Ondorioz, euren zigorra beteta zuten euskal preso politikoen kaleratzea ekiditeko beren beregi eraikitako salbuespeneko neurri krudel honi amaiera emanez.

Europako erakunde ezberdinen inplikazioa oso garrantzitsutzat jotzen du Herrirak. Euskal Herrian abiatutako konponbide eta bake bideak sendotu eta bultzatzera bidean zein Madril eta Pariseko gobernuak giza eskubideen errespetuari eta espetxe politikaren aldakerari dagokionez urratsak eman ditzaten. Eta hori da Estrasburgoko erabakiarekin gertatuko dena. Del Rio kasuaren sententzia berraztertzea eskatuz, Espainiak ez du denbora irabazten. Denbora galtzen ari da. Giza eskubideen errespetuari dagokionez, horrek eragin ditzakeen ondorio lazgarriekin, zein euskal jendartearen gehiengoak bakea eta konponbidea sustatzeko eskatzen dizkion urrats positiboak aurrera eramatera orduan denbora galtzen ari da Espainiako Gobernua.

Herriraren ustez, euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespen neurriekin amaitzeko giltza euskal jendartearen eskuetan dago.

Inplikazio ezberdinak aktibatuz, guztion artean espetxe politikaren aldaketa lortuko dugu.

Bide horretan, oso inportantetzat jotzen ditugu azaroaren 10an Baionan, Frantziako gobernuak darabilen espetxe politikan aldaketa eskatzeko, zein urtarrilaren 12an Bilbon egingo ditugu mobilizazioak.

Herritarrak bertan parte hartzera gonbidatzen ditugu beste behin ere.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s