JOSU ETXERA!

Posted: 2012/10/23 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Uribetxebarria erietxetik irtengo da datozen orduetan

Preso arrasatearrak datozen orduetan jasoko du sendagiria eta Donostia Ospitaletik irtengo da baldintzapeko askatasunean.

Arp_120912_795822

Iosu Uribetxebarria pasa den uztailan ospitaleratu zuten Leonen eta abuztuaren 1ean Donostiako erietxera eraman zuten pairatzen duen gaixotasun larria artatzeko.

Hilabeteko borrokaldia burutu zuen preso arrasatearrak ospitale barruan –gose greba ere egin zuen hamabost egunez–. Espetxe Zuzendaritzak pasa den abuztuaren 17an eman zion hirugarren gradua Uribetxebarriari, baina ez zuen baldintzapeko askatasuna lortu Auzitegi Nazionalak irailean hala agindu arte.

Aferak luze jo zuen Auzitegi Nazionaleko medikuaren eta Donostia Ospitaleko zaintzaileen txostenen kontraesanak tarteko.

Herrira herri mugimenduak jakitera eman duenez, Uribetxebarriak gaur bertan utziko du erietxea sendagiria jaso ondoren. Lehenengo Martuteneko espetxera eramango dutela jakinarazi dute, non Espetxe Zuzendaritzak bete behar dituen baldintzak jakinaraziko dizkion. Ondoren, Arrasaterako bidea hartuko du.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s