EUSKAL GAZTERIA AURRERA!

Posted: 2012/10/23 in Gazte borroka

Oarsoaldeko gazteen epaia aztertuko du bihar Auzitegi Gorenak

Segiko kide izatea leporatu zien Auzitegi Nazionalak, eta sei urte eta sei urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri

Bihar bilduko da Espainiako Auzitegi Gorena 2008an atxilotutako Oarsoaldeko (Gipuzkoa) sei gazteen inguruan Espainiako Auzitegi Nazionalak hartutako erabakia berrikusteko.

Sei urte eta sei urte eta sei hilabete bitarteko espetxe zigorra ezarri zien joan den urtarrilean Auzitegi Nazionalak Maitane Linazasoro, Xabier Lujanbio, Iosu Arruabarrena, Aitor Alberdi, Aitor Franco eta Arkaitz Antzari.

Zigortutako gazteekin batera epaitu zituzten Haizea Iriarte, Beñat Burlada, Alexander Etxeberria, Egoitz Urbe, Hodeiertz Urain, Alain Luna, Iker Zabala, Oinatz Arbelaiz, Imanol Sagarzazu, Oihana Mugika eta Gaizka Ibeas gazteak, baina absolbitu egin zituzten Javier Gomez Bermudez, Manuela Fernandez eta Javier Martinez Lazaro epaileek.

Erabakia hartzerakoan, «garrantzitsuak» iruditu zitzaizkien epaitutako gazteen deklarazioak, zigortutakoen dokumentu eta argazkiak eta «zenbait ekintzatan parte hartu zutela onartzea».

Poliziaren eskuetan inkomunikatuta egon ziren bost egunetan tratu txarrak eta jazarpen sexuala jasan izana salatu zuten atxilotuek. Hain zuzen ere, buruan kolpe ugari jaso zituztela, biluztera behartu zituztela eta senideak atxilotzeko mehatxuak egin zizkietela adierazi zuen Askatasuna erakundeak.

Epaiaren harira, elkarretaratzerako deia egin du Eleak mugimenduak, asteazkenean 20:00etan Errenteriako plazan. «Gazteriari egindako eraso horren aurka mobilizatzea» nahitaezkotzat jo du mugimenduak.

11 urtetik 2 urtera

Bestalde, Auzitegi Nazionalak Zigor Ruiz Jasori ezarritako 11 urteko espetxe zigorra bi urtera jaitsi du Auzitegi Gorenak. Epaimahaiak azaldu du Ruiz Jaso ez zutela epaitu behar ETAko kide izatea leporatuta, aurretik Segiko kide izatea leporatuta epaitu zutelako. Beraz, auzitegiak adierazi du «gauza beragatik bi aldiz zigortzea litzakeela hori». Horren ondorioz, «talde terroristako kide» izatea leporatuta jarritako 9 urteko kartzela zigorra bertan behera utzi du epaileak, eta dokumentu ofizialak faltsutzeagatik bi urteko kartzela zigorra ezarri dio.

Ruiz Jasorekin batera atxilotu zuten Iñigo Maria Albisu, baina haren helegitea, aldiz, baztertu egin du Luciano Varela epaileak.

Ruiz Jaso eta Albisu 2007an atxilotu zituen Erresuma Batuan bertako Poliziak, ETAko talde bateko kide zirelakoan .

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s