ZORIONAK EH BILDU!

Posted: 2012/10/22 in HAUTESKUNDEAK

 

 

EAJk irabazi ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Iñigo Urkulluren hautagaitzak emandako botoen %34,64 jaso du, eta 27 legebiltzarkide izango ditu parlamentuan. 2009ko emaitzekin alderatuta, legebiltzarkide bana galdu du EAJk lurralde bakoitzean, baina indartuta atera da bozetatik, bigarren indar politikoak baino 100.000 boto gehiagorekin. 

Jeltzaleek Araban eta Bizkaian irabazi dute, eta Gipuzkoan EH Bildutik 482 boto ingurura geratu dira. Lehendakari izateko arazo handirik ez du izango Iñigo Urkulluk, PSE-EEk eta PPk baino eserleku gehiago izango dituelako EAJk.

Urkullu lehendakari ez izateko aukera bakarra EH Bildu, PSE-EE eta PP edo UPD elkartzea litzateke. EAJk, berriz, EH Bildurekin edo PSE-EErekin gobernatzeko gehiengo nahikoa izango luke. Orain EAJk alderdiko presidente nor izango den hautatu beharko du, lehendakari izatea eta alderdiko presidente izatea ez baita bateragarria.

EH Bildu indartsu sartu da Legebiltzarrean

Bigarren indar politikoa EH Bildu izango da Legebiltzarrean. 21 legebiltzarkiderekin sartuko da ezkerreko abertzaleen koalizioa, ezker abertzalea ganberatik lau urtez kanpoan egon ostean. Aurreko agintaldian EAk bat zuen eta Aralarrek lau; D3Mren botoak aintzat hartuta, horiei beste zazpi gehitu beharko litzaizkieke. Bederatzi eserleku irabazi ditu koalizioak.

Emaitzek garbi utzi dute alderdi abertzaleen aldeko apustua, Legebiltzarreko eserlekuen ia bi heren izango dituztelako. 48 parlamentari dituzte EAJk eta EH Bilduk, eta PSE-EEk, PPk eta UPDk, 27. Botoetan 660.554 izango lituzkete bi alderdi abertzaleek, eta 363.338 konstituzionalistek.

EAJren eta EH Bilduren botoei, gainera, Ezker Batuarenak eta Ezker Anitzarenak gehituta erabakitzeko eskubidearen aldeko joera nagusiagoa da oraindik, 708.034 botora iritsiko bailirateke.

PPk hiru galdu ditu, eta PSEk, bederatzi

PPk 10 legebiltzarkide izango ditu, aurreko agintalditik hiru galduta. PSE-EE hondoratu egin da: 16 legebiltzarkide izatera pasako litzateke, 25etik (D3Mren botoak aintzat hartuta, 23 behar zituen). UPDk Gorka Maneiroren eserlekua mantendu du. Ezker Anitza eta Ezker Batua ordezkaritzarik gabe geratu dira. Equok ere ez du lortu.

Abstentzioa %34,17koa izan da. Postaz bidalitako botoak zenbatzea falta da, Idoia Mendiak jakinarazi duenez.

Emaitzak, botoen %100 zenbatuta

EAJ: 27 (botoen %34,64; 383.565 boto)
EH Bildu: 21 (%25,00; 276.989 boto)
PSE-EE: 16 (%19,13; 211.939 boto)
PP: 10 (%11,73; 129.907 boto)
UPD: 1 (%1,94; 21.472 boto)
 

2009ko emaitzak

Emaitza ofizialak
EAJ. 30 legebiltzarkide (399.600 boto, %38,5)
PSE-EE. 25 (318.112 boto, %30,7)

PP. 13 (146.148 boto, %14,1)

Aralar. 4 (62.514 boto, %6)

EA. 1 (38.198 boto, %3,6)

EB. 1 (36.373 boto, %3,5)



UPD. 1 (22.233 boto, %2,1)

 

D3Mren botoak aintzat hartuta (Espainiako Justiziak baliogabe joa zuen D3M ezker abertzaleko plataforma)
EAJ. 28 legebiltzarkide (%34,7)


PSE-EE. 23 (%27,6)


D3M. 7 (100.939 boto, %8,7)
PP. 11 (%12,7)


Aralar. 4 (%5,4)


EA. 1 (%3,3)
UPD. 1 (%1,9)

EB. 0 (%3,2)


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s