BURUJABETZAREN ETA ALDAKETAREN ALDE

Posted: 2012/10/22 in EH BILDU, HAUTESKUNDEAK

276.989 bozka burujabetzaren eta aldaketaren alde

 

EH Bilduk hauteskundeen osteko lehenengo hausnarketa plazaratu du gaur goizean, Donostiako Miramar jauregian: “Aldaketaren eta burujabetzaren alde inoiz egon ez den indar metaketa sendoena ordezkatzen dugu”.

Urriak 21eko hauteskundeetan hautatuak izan diren EH Bilduren ordezkariek prentsaurrekoa eman dute gaur goizean, Donostiako Miramar jauregian. Laura Mintegi bozeramailea pozik agertu da hauteskunde emaitzekin: “Begi bistakoa da garai berri bat abiatu dugula. Emaitza onak eta indartsuak izan ditugu, 21 legebiltzarkide eta 276.989 bozka aldaketaren eta burujabetzaren alde”. “Inoiz egon ez den aldaketaren eta burujabetzaren aldeko indar metaketa sendoena ordezkatzen dugu”, laburtu du kazetarien aurrean.

Mintegik beste aukera politikoen inguruan ere hitz egin du hauteskunde biharamanuen: “EAJ eta bere hautagaia zoriondu dugu, hauteskundeetan garaile atera direlako. Bestalde, PSEk eta PPk ordezkatzen duten aukera konstituzionalak porrot egin duela agerian utzi dute emaitzek. Agerian geratu da Eusko Jaurlaritzaren aldetik egin den autonomiaren defentsa otzana eta sumiso horrek ez du emaitza onik atera. Gehiengoak erantzun ozena eman du: Legebiltzarra abertzaleen esku utzi du, 3tik 2 izango gara”.

Gaurtik aurrera bi aukera daudela adierazi du Mintegik: “Madrildik datozen inposaketei men egitea, eta hori ez da gure aukera; edo EH Bilduk jarraituko duen bide berriari ateak irekitzea, alegia herri gisa erantzutea eta herri gisa politika egitea, euskal ekonomia babesteko, herritarren eskubide sozialak bultzatzeko eta eskubide nazionalen alde lan egiteko”.

EH Bilduk iragarri du Legebiltzarrean erabakitze eskubidearen alde lan egingo duela.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s