GOGOETA EGUNA

Posted: 2012/10/20 in HAUTESKUNDEAK

Kanpainako kontuak

Bukatu da kanpaina. Batzuek atsedenaldi gisa hartuko dute, segurutik, gaurko eguna. Bestetzuek, ordea, ezinegon eguna izango dute, batez ere aspalditik honelako hauteskundeetan botorik emateko aukerarik izan ez dutenek. Horientzat, aurreikuspenen arabera behinik behin, ilusio eguna ere izango da, bihar egia bihur litekeen ilusioa, alegia.

Hauteskunde kanpaina hau Katalunian piztu eta Eskoziak hauspotutako su independentistak markatu du hein handi batean, baita ura urri agertu diren suhiltzaileek ere. Horietako biren parte-hartze esanguratsuak nabarmendu nahi nituzke txoko honetan.

Felipe Gonzalezek Barakaldon esan zuenez, ez da inoren independentziarik izango. Franco hil ostean, Eibarren, Gonzalezek esan zuen «Euskadi sozialista izanda baino ez» zela libre izango. Ondoren bera Estatuaren Gobernuko buru izan zen hainbat urtez, eta haren alderdia Gasteizko Gobernuko kide, eta azken urteotan bere eskuetan izan du Gobernu hori. Eta Euskadi -ez orduan berak eta bere alderdiak onartzen zuten zazpi herrialdekoa, ez hiruko Euskadi ofiziala- ez da libre… ez sozialista. Baina Gonzalez ez dago erabakitzeko eskubidearen aurka. Autodeterminazio eskubidea izan badela esan zuen, espainolen erabakitzeko eskubidea, hain zuzen. Kubaren edo Filipinen etorkizuna erabakitzeko eskubidea zuten bezala? Eta zergatik ez Txinaren etorkizuna erabakitzekoa, edo Taiwanena sikiera? Espainiarren erabakitzeko ahalmena, gurea bezala, hutsaren hurrengoa da, baita beren buruaren gainean ere.

Esandako bigarren parte-hartzeak iradokita, eman dezagun lantegi bateko langile gehienak greba egitearen alde agertu direla eta Lan ministroa joan zaiela esatera langile guztiei bermatzen diela ez dela grebarik izango. Hori frankismoaren garaiko ministro frankista baten jarrera gisa baino ez da ulertzen, ezta? Orain egun bi, ordea, Justizia ministro espainiarra Euskal Herrira etorri zen, inork ez duela legetik eta Konstituziotik kanpo jardungo «bermatzera» euskal herritarroi. Inork gutxik eskatu dion bermea, euskal herritar gehienek beren nahia errespetatuko duen bermea baino ez dute-eta behar. Izan ere, Gonzalezen «sozialismoak» eta Gallardon eta enparauen bermeek tortura, jazarpena eta errepresio latza baino ez dute ekarri.

Gogoeta eguna omen da gaur. Hona nirea.

Xabier Izaga | Kazetaria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s