EUSKAL PRESOAK ETXERA!

Posted: 2012/10/20 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Jon Iñaki Perez Aranburu espetxeratzea agindu du Fernando Andreu epaileak

Ostiral honetan Irunen atxilotutako Jon Iñaki Perez Aranburu espetxera bidali du Entzutegi Nazional espainoleko epaile Fernando Andreuk, Justizia frantsesak donostiarraren aurka igorritako euroagindu bat dela medio.

Efe eta Europa Press agentziek adierazi dutenez, Andreu epaileak gaur goizean Perez Aranbururen aurkako euroaginduaren izapideak egin ditu, eta donostiarrari jakinarazi dio zer leporatzen dion Justizia frantsesak.

Hain zuzen, atzo atxilotutako donostiarrak 3 urteko espetxe zigorra dauka betetzeko Estatu frantsesean, 2000. urtean ezarritako zigor batengatik. Bera aurrean ez zela burutu zen epaiketa hura.

Aipatu iturrien arabera, donostiarrak ez du onartu euroagindua eta, hortaz, entrega ez da berehala gauzatuko. Entzutegi Nazional espainolaren Zigor Aretoan prozedurak aurrera egiten duen bitartean, Perez Aranbururen espetxeratzea agindu du epaileak.

Madrilgo Soto del Realeko kartzelan sartu dute.

Araitz Zubimendi preso hernaniarra aske geratu da

 

Espetxean sei urte eman ondoren, Araitz Zubimendi preso politiko hernaniarrak askatasuna berreskuratu du.

20121020_zubimendi

Herrira mugimenduak jakinarazi duenez, Araitz Zubimendi hernaniarra Mansillako espetxetik (Leon) atera da, sei urtez preso egon ondoren.

Segi gazte erakundeko kide izatea egotzita sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten Zubimendiri, beste hainbat gazterekin batera.

Nahiz eta sei urteotan zehar tarte bat kalean eman zuen, epaiketaren ostean, zigorra osorik bete zezan berriro kartzelaratu zuten.

Hernanin lehen harrera jasoko du.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s