ALDAKETAREN ERRONKA GAUZATZEKO BOZKA EH BILDU!

Posted: 2012/10/20 in EH BILDU, HAUTESKUNDEAK

 

EH Bilduk deialdia egin die herritar guztiei, “azken ahalegina egin dezaten, aldaketaren erronka gauzatzeko eta bozka EH Bilduri emateko”.

 

 

Kanpainaren azken egunean EAEko hiru lurraldeetako zerrendaburuak Donostian elkartu dira, bi aste hauetan egindako lanaren balorazioa egiteko.

Laura Mintegi, Belen Arrondo eta Xabier Isasik agerraldia egin dute, “herritar guztiei, zinez eta bihotzez eskertzeko proiektuaren alde eskuz-esku egindako auzolana”.

“Kanpaina baliagarria izan zaigu gure proposamen eta helburuak herritarrei helarazteko eta euren iritzi, zalantzak eta kezkak entzuteko”, azaldu du Mintegik. EH Bilduren lehendakarigaiak herritarrekin izandako harreman beroa eta gertukoa goraipatu du. “Oso aberatsak izan dira aste hauek”, laburbildu du.

Kanpainaren nondik norakoaren harira Mintegik azaldu du ondorio nagusi moduan agerian geratu dela “bi eredu daudela: EH Bilduk ordezkatzen duena eta PNV, PSE eta PPk ordezkatzen dutena; gurea aldaketaren eredua da, politika egiteko beste modu bat defendatzen duena eta herritarrak ardatz hartzen dituena. Kudeaketa eredu berri bat proposatzen dugu, irekia, gardena eta parte hartzailea”.

Bigarren ondorio moduan azpimarratu du “herritarren aldaketa nahia” nabarian geratu dela, “aldaketa sakona, lehentasun berriak finkatuta”. “Herritarrek ez dute nahi alternantzia hutsa, aldaketa nahi dute”.

“Zinez, bihotzez eskertzen diegu herritar guztiei aste hauetan egindako lana, auzolana, eskuz eskuz, herrietan egindako lana. Ehundaka ekitaldi antolatu dituzte eta hor ikusi da herri baten bizia. Esan da EH Bilduk botu emaile fidelenak dituela; ez, ez dira botu emaileak, politika egileak baizik.

Esker ona guzti-guztiei, baita ere logistika eta antolaketa lanetan aritu zaretenoi”, bukatu du Mintegik.

EH Bilduren bozeramaileak herritar guztiei bozka emateko gonbidapena luzatu die, “EH Bildu delako etorkizuneko aukera bakarra eta aldaketaren erronka gauzatzeko proiektua”.

Mintegik ez du salatu gabe utzi Amais infantek Ertzaintzaren eskutik jaso zuen erasoa.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s