EH BILDUk DIO “FRACKING EZ”

Posted: 2012/10/16 in EH BILDU

EH Bilduk dio bera dela ‘fracking’-a geldiarazteko alternatiba bakarra

Koalizioak uste du gasa ustiatzeko teknika horren atzean EAJ, PSE eta PPren interes ekonomikoak daudela.

EH Bilduren Arabako hautagaiak fracking-aren aurka azaldu dira gaur berriro, Gasteizen, eta adierazi dute koalizioa dela gasa ustiatzeko teknika hori geldiarazteko alternatiba bakarra. “Araba izango litzateke fracking teknikak gehien kaltetu dezakeen herrialdea, Arabako zatirik handiena baita potentzialki ustiagarria”.

Koalizioak dio energia ereduaren aldaketa beharrezkoa dela eta energia berriztagarrien aldeko apustua egin behar dela. Horretarako, erregai fosilak progresiboki baztertzea defendatzen du eta fracking-a bezalako teknikak ez erabiltzea.

Fracking-aren atzean EAJ, PSE eta PPren interes ekonomikoak daude”, salatu du Belen Arrondo EH Bilduren Arabako zerrendaburuak. “Zinikoa da, kanpainan gaudelako, fracking-aren defentsa sutsua egiten duten horiek, gezurretan eta zurikeriatan aritzea”. Haren arabera, proiektuari buruz anbiguotasunez beteriko mezua darabilte EAJ, PSE eta PPk.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s