“PAROT DOKTRINAREN” AURKA

Posted: 2012/10/15 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

‘Parot doktrinaren’ aurkako helegitea jarri dute Estrasburgon hogei presoren abokatuek

Ainhoa Baglietto, Amaia Izko, Didier Rouget eta Olivier Peter abokatuek gaur aurkeztuko dituzte helegiteak.

Orotara, 67 dira 197/2006 doktrina ezarrita daukaten euskal presoak.

Gaur goizean aurkeztu dute Ainhoa Baglietto, Amaia Izko, Didier Rouget eta Olivier Peter abokatuek Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian hogei euskal presori Parot doktrina izenez ezagututakoa ezartzearen aurkako helegitea. 197/2006 doktrinak presoen zigorrak atzeraeraginez luzatzea ahalbidetzen du, eta, Ines del Rio presoaren kasuan, auzitegi horrek uztailean ebatzi zuen doktrina ezartzea bidegabea zela. Espainiako Justiziak hari luzatutako zigorra bidegabetzat jo zuen Estrasburgok; presoa aske uzteko eta hari 30.000 euroko kalte-ordaina emateko eskatu zion Espainiari. Presoa libre utzi edo ez Espainiako Gobernuak erabakiko du. Urriaren 4an Giza Eskubideen Auzitegiak emandako epaiari helegitea jarri zion PPren gobernuak.

Del Riok 2008an behar zuen libre, legeak ezartzen duen espetxe zigor handiena beteta, baina 2017ra arte luzatu zion zigorra Espainiako Auzitegi Nazionalak, aipatutako doktrinan oinarrituta. 1987ko uztailean atxilotu zuten, ETArekin lotuta.

Espainiak urratutako artikuluak

Europako Giza Eskubideen Hitzarmeneko 7. artikuluan oinarrituta, defentsak argudiatu zuen ezin dela zigorrik ezarri hori bermatzen ez duela legerik ez bada, eta salatu zuen Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiak atzeraeraginezkoak izatea. Del Riok kartzelan segitzea 5. artikuluaren aurkakoa dela zioen defentsak —askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea jasotzen du artikulu horrek—. Europak bi artikulu horiek urratu izana egotzi zion Espainiari.

14. artikulua ere aipatu zuen defentsak, diskriminazioaren debekuaz diharduena. Defentsaren esanetan, 197/2006 doktrinaren aplikazioak helburu politikoak ditu.

Auzitegi Gorenak 2006ko otsailaren 20an ateratako sententzia bat da Parot doktrina. Horren bidez, espetxe onurak espetxe zigor bakoitzari aplikatzen zaizkio, eta ez presoak guztira bete beharko lituzkeen gehienezko 30 urteko kopuruari, 2006ra arte egiten zen bezala.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s