“HEZKUNTZAKO SISTEMA PROPIOA”

Posted: 2012/10/10 in EH BILDU, HAUTESKUNDEAK

 

“Hezkuntzako sistema propioa” garatzeko lege proposamena sustatuko du EH Bilduk

 

Belen Arrondok esan du hezkuntza “euskalduna, demokratikoa, publikoa, herritarra eta parte hartzailea” nahi dutela.

EH Bilduk “sekulako garrantzia” ematen dio hezkuntzari, eta alor horretako “sistema propioa” du helburu, hezkuntza  “euskalduna, demokratikoa, publikoa, herritarra eta parte hartzailea” izateko, Belen Arrondo Arabako zerrendaburuak gaur Gasteizen esan duenez. Hala, “sistema propioa” garatzeko asmoz, lege egitasmo, programa eta ekimen zehatzak sustatuko ditu koalizioak.

Bi xede lituzke EH Bilduren ekimenak: “Batetik, hezkuntza publikoaren bidez hiritar guztien aukera berdintasuna bermatzeko. Bestetik, Euskal Herriaren garapen kolektiboari begira ezinbestekoa ditugun kohesio soziala, trasmisio kulturala, kultur garapena eta garapen ekonomikoa ziurtatzeko”.

“Hezkuntza da edozein gizarteren garapena ahalbidetzen duena, eta hezkuntza izango da gure herriaren biziraupena bermatuko duena”, Arrondoren arabera.

Espainiako Gobernuak Hezkuntzan “zentralizazio eta uniformizazio prozesu bat” martxan jarria duela salatu du Arrondok.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s