SOLUZIOAK ZURE ESKU, BOZKATU EHBILDU!

Posted: 2012/10/09 in EH BILDU, HAUTESKUNDEAK

Mintegik inposizio politikorik eta menpekotasun ekonomikorik gabeko estatu librearen aldeko apustua egin du

 

EH Bilduren lehendakarigaiak herrialde soberanoa eraikitzeko eskaintza luzatu die “euren hautua hain argi ez dutenei”

Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaia Durangon izan da gaur arratsaldean, koalizioak antolatu duen ekitaldi politikoan. Bere alboan izan du Bizkaiko zerrendan kide duen Dani Maeztu. Mintegik “EH Bilduk kanpainan erabiltzen duen gardentasuna” goraipatu du. “Gure apustua argia da: estatu librea eraikitzea Europan eta munduan. Burujabea inposizio politiko zein ekonomikoen aurrean. Beraien apustua zein den argi esaten ez duten horiei dei egiten diegu bat egin dezatela etorkizuna daukan proiektu bakarraren alde”, azaldu du Mintegik.

Dani Maeztuk ere hitza hartu du gaurko ekitaldian eta gogor kritikatu du azken urteotan PPk Madrilen, eta EAJ eta PSEk EAEn egin duten kudeaketa: “Esaten ari zaizkigu AHTn inbertituko dutela, baina osasuna eta hezkuntza bermatuta.Ez dezatela tranparik egin. Beste behin ere, inora ez doan trenbide baten inbertituko dute. Hori al da batzuen kudeaketa eredu eraginkorra?”.

“Guk argi daukagu. Bestelako kudeaketa eredu baten alde egiten dugu, pertsonak erdigunean jartzen dituena. Justizia sozialean oinarritutako gizartea eraiki nahi dugu, non herritarrek eskubide sozialak eta laboralak bermatuta izango dituzten”, gaineratu du Maeztuk.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s