SAKABANAKETAREN SUFRIMENDUAK

Posted: 2012/10/09 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

 

Arkaitz Rodriguez presoaren arrebak salatu du Poliziak eraso egin diola kartzelara egindako bidaia batean

 

Logroñotik bueltan zetorrela, polizien auto batek “behartuta”, Enara Rodriguezek autoaren kontrola galdu zuen, eta hiruzpalau buelta eman zituen; ez zen irauli.

Parte eman du Donostiako Auzitegian.

Arkaitz Rodriguez euskal presoaren arreba Enarak salatu du hari Logroñoko kartzelan (Espainia) bisita egin ostean autoan bueltan zetorrela ezbehar bat izan zuela, alboan zeukan auto batek “behartuta”. Poliziak ziren beste ibilgailukoak, Etxerat elkarteak gaur prentsaurreko batean esan duenez —biktima ere izan da agerraldian, baina ez da mintzatu—. Etxerat-ek azaldu du emakumeak pentsatu zuela haien helburua bera hiltzea zela. Rodriguezek parte eman du Donostiako Auzitegian.

Etxerat-en arabera, Enara Rodriguezek kontatu die bueltako bidaian “jarrera arraroa” sumatu ziela auto hartakoei, errepidean bere alboan zihoazela eta. Bi gizonezko zihoazen autoan. Halako batean, haien autoaren maniobra batek “behartuta”, Rodriguezek, autoaren kontrola galdu, eta hiruzpalau buelta eman zituen; ez zen irauli.

Ondoren, betiere Etxerat-ek gaur azaldu duenez, bi gizonak autora hurbildu zitzaizkion, eta batek Rodriguez iraindu zuen. Poliziaren plaka erakutsi zioten, eta, bost minutuz auto barruan egon ostean, kanpora ateratzera behartu zuten, atea ireki eta iletik tira eginez; mehatxu artean lurrera bota zuten. “Isiltzen ez bazara eta gu iraintzeari uzten ez badiozu, gaur ospatzeko zerbait izango dugu”, esan zioten Enara Rodriguezi; “Urdanga ausarta zara; zu bortxatu ostean jarrera bera duzun ikusiko dugu”. Bost minutu eman zizkioten alde egiteko, eta gidatzen oso azkar joan zela jabetu zen Rodriguez. “Nahi zutena lortuko zutela pentsatu zuten haiek: Enarak istripua izatea bere kabuz”, salatu du Etxerat-ek.

Euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak “salbuespeneko” espetxe politika deitoratu du. “Sakabanaketa senide eta lagunok sufritzen dugun zigorra da”. Haren arabera, hamasei lagun hil izan dira sakabanaketaren ondorioz errepideetan, eta aurten hamabi istripu izan dira. “Mikel Egibarren senideek abuztuan jasan zutena izan zen larriena, eta oraindik ondorio latzak jasaten ari dira”.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s