GURI, EUSKARAZ, MESEDEZ!

Posted: 2012/10/09 in Euskara, HAUTESKUNDEAK

Hautagai gehienek ia ez dute euskara erabiltzen Twitterren

 

Deustuko Unibertsitateko DeustoSareLab ekimenak egindako azterketa baten arabera, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztutako hautagai gehienek oso gutxi erabiltzen dute euskara sare sozialean.

Laura Mintegi EH Bilduko hautagaiak bakarrik erabiltzen du euskara gaztelania baino gehiago. 

Urriaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu diren hautagaien artean, Laura Mintegik (EH Bildu) bakarrik erabiltzen du euskara gaztelania baino gehiago Twitter sare sozialean. Hain zuzen ere, txioen %59,20 euskaraz egin ditu Mintegik, eta %40,80 gaztelaniaz.

Iñigo Urkulluk (EAJ) %21,60 egin ditu euskaraz eta %78,30 gaztelaniaz. Aitor Urrestik (Equo) %17,70 egin du euskaraz eta %82,30 gaztelaniaz. Mikel Aranak (Ezker Anitza) %7 euskaraz egin ditu eta %93 erdaraz. Patxi Lopezek (PSE-EE) eta Antonio Basagoitik (PP) ez dute euskaraz bat ere egin, eta Gorka Maneirok (UPD) %0,10 baino ez. 

DeustoSareLab Deustuko Unibertsitateko ekimenak egin du ikerketa hautagaiek sare sozialetan zenbat euskara erabiltzen ari diren jakiteko. DeustoSareLab-ek elkarrizketa, eztabaida, sorkuntza eta ezagutza bultzatzeko asmoa du nortasun digitalaren eremu eta ikuspegi ezberdinetatik. Azterketa irailaren 23an hasi zuen eta urriaren 7an amaitu du.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s