INDEPENDENTZIA!!!

Posted: 2012/10/08 in HAUTESKUNDEAK, INDEPENDENTZIA

 

Independentziarena “inora ez daraman bidea” dela esan du Raxoik

 

Donostian izan da Espainiako Gobernuko presidentea, PPren mitin batean.

Krisi ekonomikoaz apenas egin duen hitzik.

Abertzaleen kontra aritu da erabat: Espainiarengandik banatzeko ideia “disparante hutsa” dela ohartarazi du.

Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko eta PPko presidenteak independentismoaren aurkako hitzak izan ditu gaur arratsean Donostian, PPren mitin batean. “Inora ez daraman bidea da independentziarena”, adierazi du. “Txikia ez beste guztia izan daiteke gaur egun. Txikiak ezerezean geratzen dira”. Munduan gero eta “muga gutxiago” dagoelakoan, esandu “disparate hutsa” dela Espainiarengandik banatu nahi izatea.

Krisiaz ez du ia hitzik egin. Esaldi bakarra utzi du: “Hartu behar izan ditugun erabaki guztiak ez dira gure gustukoak izan”. Egindako murrizketek boto-emaileengan izan dezaketen eragina dela eta, mozketak ahaztu eta botoa ematera joateko eskatu die Madrilgo gobernuko presidenteak: “Normala da gobernuaren erabaki guztietan ados ez egotea. Baina, hala ere, oinarrizkoan ados dagoenak botoa eman behar du”. PPren leloa aintzat hartuta, alderdi abertzaleen hautesleak botoa ematera joan egingo direla azaldu du Raxoik. “Haiek joango dira, eta guk ere joan beharra daukagu”.

PPko ordezkari andana bildu da San Telmo museoan. Hauteskundeetako hautagai Antonio Basagoitirekin batera izan dira Arantza Quiroga parlamentuko presidentea, Javier Maroto Gasteizko alkatea, Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia eta beste hainbat ordezkari. Basagoitik ere hitz egin du, EAJren aurka erabat. Ohartarazi du independentzia dela Iñigo Urkullu hautagaiaren xedea. “Independentista ez direnek ezin diote hari eman botoa”.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s