AZAROAK 10 BAIONARAT!

Posted: 2012/10/08 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Herrirak autokritika egin du azaroak 10eko data dela eta

 

Herriraren autokritika azaroaren 10eko data dela eta:

Herrira mugimendutik autokritika egin nahi dugu azaroaren 10eko dataren harira izandako arazoak direla eta. Honekin batera, Askapenari eta Ipar Euskal Herriko Bertsularien lagunak elkarteari barkamenak eskatu nahi dizkiogu sortutako eragozpenengatik.

Ipar Euskal Herrian mobilizazio handi bat egiteko asmoa jakinarazi genuen udaberrian, baina abuztuan jakin genuen EAEko hauteskundeak aurreratu zituztela, mobilizazioaren data kanpainaren erdian egokitu zelarik. Euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzea xede duen mobilizazio hau hauteskunde kanpainatik kanpo burutzea egokiago iritzita manifestazioa atzeratzea erabaki genuen, hitzordu berria azaroaren 10ean jarriz.

Gaizki ulertu batzuen ondorioz, Euskal Herrian herri mugimenduak aurrez antolaturiko bi ekimenen data berean ezarri dugu manifestazioa, honek hainbat kexa eta eztabaida sortu dituelarik.

Horregatik, Herriratik autokritika egin nahi dugu modu publiko eta gardenean, data honen inguruan nahikoa arreta jarri ez izanagatik. Herritarrei dei egin nahi diegu Askapenaren 25. urteurrena dela eta burutuko diren ekitaldi eta ekimenetan parte hartzera. Modu berean, Baionako manifestazioa amaituta, arratsaldeko 17:30etan Baionan izango den bertso finalean parte hartzeko deia ere zabaldu nahi diegu bertaratzen direnei.

Datozen ekimenekin arreta gehiago gordetzeko konpromisoa hartzen dugu Herriratik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s