FRACKING EZ! EZ HEMEN ETA EZ INON!

Posted: 2012/10/06 in EH BILDU, FRACKING EZ!

EH BILDUk beste alderdiei anbiguotasunik gabeko argitasuna eskatu die fracking-aren aurrean

 

EH BILDUk beste alderdiei fracking-aren aurrean jarrera argitze eskadu die. “Egia esateko unea heldu da, konpromiso zehatzak hartzeko unea heldu da.

Ezin da esan hiru urte barru ikusiko dugula zer egingo dugun”, azaldu dute Gorka Ortiz de Guineak eta Iratxe Lopez de Aberasturik.

Koalizioaren hautetsiek manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

 

Horiekin batera, Kikez Fdz. De Pinedo, Antxon Belakortu, Itziar Amestoy, Ane Aristi eta David Pina (Gasteizko zinegotziak); Lorena López de Lacalle, Luis Salgado eta Luis Casado (Arabako Biltzarkdieak); Gustavo Fernández Villate, (Aguraingo Koadrilako presidentea); Afro Olabe, David Lopez de Arbina, Mikel Lasheras eta Diego Castañares (Barrundia, Donemiliaga eta Zigoitia alkateak) eta koalizoaren zinegotziak diren Amaia Busteros (Donemiliaga), Aratz Etxeberria (Asparrena) eta Saioa Ameskua (Agurain). Horiek guztiek biharko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

“Guk argi dugu. EZ miaketari, EZ ustiapenari. Araba, munduko beste eskualde eta herrialde asko bezala, fracking-ik gabeko unea izan behar da. Debekatu egin behar dugu”, azpimarratu dute.

TESTU OSOA

Bilduren hautetsiak garenok Eusko Jaurlaritzak fracking-a erabiliz ez ohiko gasa ateratzeko dituen planen aurka azaldu nahi dugu gaur, Fracking Ez Plataformak manifestazio bat deitu duen bezpera honetan.
Gutako askok hain arriskutsua den teknika honen aurkako herri mugimenduan parte hartzen dugu. Baina uste dugu, eremu instituzionaletik ere lan handia egin behar dugula Araba gutxi batzuen interes ekonomikoen aurrean blindatzeko.

Guk gobernatzen ditugun udalerriak fracking-ik gabeko eremuak izendatu ditugu. Horixe bera bultzatu dugu herrialdeko beste udalerrietan, herri mugimenduak proposatutako ekimena aurkeztuz. Guztira, gaur egun 23 udalerri babestu dute antzeko ebazpen bat. Gehiago izan dira fracking-ari ezetz borobila eman dioten kontzejuak.

Gasteizko Udaletxean mozio bat eztabaidatzeko aukera izan genuen baina PP-k eta PSEk egindako akordioarekin topo egin zuen eta atentzioa desbideratu egin zuten mozioa ez onartzeko.

Arabako Biltzar Nagusietan gure errefusa behin eta berriro adierazi dugu. Horrez gain, ohi ez den ekimen legegilea martxan jarri genuen. Horri esker, Biltzar Nagusietako hiru ordezkariekin osatuko den Legebiltzarraren aurrean defendatuko dute teknika honen erabilera debekatu beharra babestuta dauden natur eremuetan.

Azken urtean egindako ekimenak baino ez dira. Herri mugimenduak berak gobernu zein insituzio eta arduradunei, anbiguotasunik gabe, sundatzeko edo ustiatzeko plan hauek guztiak ez sustatzea eskatu die.

Araban behin betiko fracking-ari ateak itxi ez izana, PP eta EAJren anbiguotasunaren ondorioa izan da, hain zuzen. Ezin dugu ahaztu EAJk bultzatu zituela egitasmo hauek aurreko legealdian. Orain EZ esaten du baina aho txikiz egiten du. Gutxi balitz nahasten saiatu da. Instituzio batean moratoriak eskatzen dituen bitartean, bestean zuhurtasunen aurrean BERE etorkizuna lehenetsi egin dute. Denbora irabazi nahi dute esanez, sundaketen emaitzen zain daudela, jakinda ustiapena bezain kaltegarria eta arriskutsua dela. Azken aldian fracking zientifikoaz hitz egiten dute, hau da, teknika bera baina kontrol zein eraginkortasunaz mozorroturik. Itzulezinik arriskuak dakartza eta okerragoea dena, energia fosiletan onarritutako eredua iraunarazten du.

Bestalde, PP-k paper banaketa egin du, beste askotan bezala. Marotok azaleko bandera berdea hartu du bere hirian baina De Andresek frackingaren apologia egiten du proiektuan izango dituen onurak azpimarratuz.

Egia esateko unea heldu da, konpromiso zehatzak hartzeko unea heldu da. Ezin da esan hiru urte barru ikusiko dugula zer egingo dugun.

Hemendik eta orain, beste alderdi politikoei argitasuna exijitu nahi diegu.

Guk argi dugu. EZ miaketari, EZ ustiapenari. Araba, munduko beste eskualde eta herrialde asko bezala, fracking-ik gabeko unea izan behar da. Debekatu egin behar dugu.

Azkenik, bakarrik, herritarrei biharko manifestazioan parte hartzeko deia luzatu nahi diegu.

 

Gogoratu GAUR ihasiko dela 18.30etan Bilbo Plazan.

 

 

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s