“ESTATUAK MUGITZEKO”

Posted: 2012/10/03 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

 

Urtarrilaren 12an Bilbon elkartzera deitu du Herrira-k

 

“Estatuak mugitzeko” antolatu dituzte mobilizazioak, Ipar nahiz Hego Euskal Herrian, Espainiari eta Frantziari urratsak eskatzeko. Bilbokoaz gain, Herrira-k iragarria zuen azaroaren 10erako Baionan manifestazio bat prestatu dutela.

Amaia Esnal Herrira-ko eledunak hitz egin du elkarteak gaur goizean eginiko agerraldian: “Momentu garrantzitsua dela pentsatzen dugu, herritarrok gure nahia agertzeko bi gobernuen aurrean. Konponbidean eta bakearen eraikuntzan aurrera egitea galarazten ari diren kartzela politiken honen aldaketa eskatzen duen gizarte baten adierazpen irmoa izan nahi dute bi mobilizazio hauek”.

Lehen mobilizazioa azaroaren 10ean izanen da, Baionan, 15:30ean, Euskaldunen plazatik hasita. “Frantziako Hollanderen gobernu sozialista berriari eskari zabala egin nahi diogu orain arteko ildotik aldendu eta gauzak beste modu batera egiten hasteko”, esan du Esnalek, eta gogorarazi du 135 euskal preso daudela Frantziako 35 kartzelatan sakabanatuta. Bigarren mobilizazioa, berriz, urtarrilaren 12an izango da, Bilbon, 17:30ean, Casillatik hasita.

Esnalek gogoan izan du urte hasieran Bilbon 100.000 lagun inguru batu zituen manifestazioa, eta hau gaineratu du: “Egoera honek irauteak eskubide galera amaigabea dakar, eta ez digu uzten sufrimenduaren kiribiletik ateratzen. Baina, horrez gain, PPren gobernuak bake prozesuan iraganari eusteko horma bilakatu du kartzela politika”.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s