HEZKUNTZA SISTEMA PROPIOAREN BEHARRA

Posted: 2012/10/02 in EH BILDU

Hezkuntza sistema propioa garatzeko ekimen zehatzak sustatuko ditu EH Bilduk

Euskal Herria Bilduk lege egitasmo, programa eta ekimen zehatzak bultzatuko ditu, Hezkuntza sistema propioa garatzeko bidean.

Unibertsitaterako beka sistema indartzeko helburua du koalizio abertzaleak, besteak beste.

20121002_ehbildu_hezkuntza

Hezkuntza sistema propioaren beharra azpimarratu dute Xabier Isasi, Gipuzkoako EH Bilduko zerrendaburak eta koalizioaren Hezkuntza arduradun Marian Bllbatuak.

Horregatik, koalizioak ekimen zehatzak bultzatuko dituela zehaztu dute, helburu bikoitzarekin: «alde batetik, euskal hezkuntzaren bidez hiritar guztion aukera berdintasuna bermatzea eta, bestetik, Euskal Herriaren garapen kolektiboari begira ezinbesteko ditugun kohesio soziala, trasmisio kulturala, kultur garapena eta garapen ekonomikoa ziurtatzea».

Bilbatuaren esanetan, «hezkuntza sistema eredu berria, propioa eta publikoa, ezinbestekoa dugu, jendarte justu eta solidaroago bat eraikitzeko».

Hezkuntza alorrean Gobernu espainolak onartutako azken erabakiak direla eta, «Euskal Herriaren errealitatea ukatzen duen hezkuntza eredu zentralizatua martxan jarri nahi dute. Kalitatezko irakaskunta jasotzeko eskubidea eta desberditasun ekonomiko eta sozialak areagotzen duen eredua» defendatzen dutela gaineratu du Bilbatuak. «Euskal Herriak euskal curriculuma behar du. Euskal Herritik eraikita eta Euskal Herriko hezkuntza beharrei erantzungo diena», argitu du.

Xabier Isasik, bestalde, «gaur egungo krisi ekonomiko eta kulturalaren aurrean ezinbestekoa ikusten dugu unibertsitatea indartzea, finean, unibertsitatean formatuko baitira etorkizuneko Euskal Herria eraikiko duten profesionalak eta zientzialariak» esan du.

Horrez gain, unibertsitateari dagozkion neurri zehatzak iragarri ditu Isasik, besteak beste: beka sistema indartzea, lana eta ikasketak bateragarri egiteko sistemak indartzea, Euskal Herriko sistema propioa sustatzea edota Euskal Herriko behar formatiboen definizioa egin eta horren araberako titulazioak bultzatzea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s