“ONA LITZATEKE ARGITZEN JOATEA”

Posted: 2012/10/01 in HAUTESKUNDEAK

Moreno: “Eskertzekoa litzateke PNVk, eta bere hautagaia den Urkulluk, euskal nazio subjektuaz ari direnean CAVetaz ari diren soilik edo ez argitzea”

“Café para todos” formularen porrota agerian geratu denean, sustatzaileen hitzetan Katalunia eta Euskal Herria asimilatzeko sortu zutena, Estatuaren lurralde eredu berriaren inguruko eztabaida ireki da, eta PNVk oraindik ez daki ongi zein den ordezkatzen omen duen subjektu nazionala.

PNVren definizio ezak notizia beretik bi titular desberdin egitea dakar. Deian Euskadiz mintzo direnean, Diario de Noticias de Navarran CAV (Euskal Autonomi erkidegoaz) mintzo dira, “konpartitutako subiranotasuna eta inposatutako menpekotasunik gabekoaren” jabe izan beharko lukeen subjektuari buruz ari direnean. Antza denez, Urkulluren proposamen berria omen da azken hori, Ibarretxek egindako proposamena lurperatuz.

Subjektu nazionalaren indefinizio horrek, parez pare egiten du topo nafarroako gehiengoaren pertzepzioarekin (joan den ekainean Nafarroa Biziriken ekimenean ikusi ahal izan genuen eran), hain zuzen, nafar jendarteak argi baitu gainerako euskal lurraldeekin izango dituen harremanen inguruan bakean eta askatasunean erabakitzeko eskubide osoa duela.

Eskertzekoa litzateke PNVk, eta bere hautagaia den Urkulluk, euskal nazio subjektuaz ari direnean CAVetaz ari diren soilik argitzea.

Edozein modutan, ez PNVk, ez eta UPN-PPk, azta PSOEk ezingo dute duela 30 urte Nafarroi lapurtu ziguten eztabaida saiestu. Uniprobintzialismoak kale eginda, nafar jendarteak eskatzen duen aldaketa sozial eta politikoaren eztabaida parez pare irekitzen da.

Ona litzateke argitzen joatea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s