EGON BADAGO

Posted: 2012/10/01 in HAUTESKUNDEAK

Laura Mintegi: «Dirua badago, ondo banatzea da falta dena»

Info7 irratian egindako elkarrizketan EH Bilduren lehentasuna enplegua sortzea izango dela esan du Laura Mintegi hautagaiak.

Independentziaz EAJren zuzendaritzaren eta bere oinarrien artean dagoen ezberdintasuna azpimarratu du eta «nazioartean dagoen haize independentistak» eragitea espero duela.

Arp_pol_765440000000000001883

Laura Mintegi EH Bilduren hautagaia izan dute Info7 irratian denboraldi berria abiatzeko lehen elkarrizketa saioan. Lakuako Gobernura iritsiz gero eremu ekonomikoan noraino heltzeko prest dauden galdetuta, Mintegik erantzun du «lehen helburua enplegua sortzea» izango dela, «bigarrena enplegua sortzea» eta «hirugarrena enplegua sortzea».

Dirua egon badagoela esan du Mintegik, «ondo banatzea» dela falta dena. Nondik hartuko lukeen ere hainbat adibide eman ditu. Lanaren banaketa aipatu du, Monpaseko pasarelarako 10 milioiak eta «inora ez doan abiadura handiko tren batean» urtero xahutzen diren 500 milioi euroak. Baita iruzur fiskalaren ondorioz galtzen dena edo dirutza handiak dituztenek ordaintzen ez dutena ere.

Diru guzti hori «zentzurik gabe» dagoen lekutik hartu eta «dagokion tokian» jartzeko beharra dagoela esan du.

«Haize independentistak EAJ animatzea espero dugu»

Atzoko alderdi egunean Eusko Alderdi Jeltzaleko presidenteak, Iñigo Urkulluk, esandakoez galdetuta esan du «aldiro gauza ezberdina» diotela dirudiela. Besteak beste, Eskozia, Flandria eta Kanada aipatuz «munduan zehar dagoen haize independentistak EAJ animatzea» espero duela esan du.

Mintegiren arabera alderdi jeltzalearen zuzendaritzaren ikuspegia ez da bere oinarri sozialaren berbera, oinarrietan «izpiritu independentista» dagoela uste du Mintegik.

Urriaren 21eko hauteskundeei begira baikor den galdetuta baietz esan du, «aldiko gehiago». Nazioarteko hedabideetan egin dizkioten elkarrizketan EH Bildu lehen indarra izan daitekeenaren «pertzepzioa» dutela esan du eta berak ere baduela.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s